Aluzinazioa da Eraserhead. Azidozko edo peyotezko edo perretxikozko edo besterik gabe bizitza deritzogun nahasketa biokimiko horrek eragindako bidaia txarra. Aluzinazioak bizi du Henry, gau giroko desertu fabrikazko horrek. Bakardadea hitsa zaigu, baina laguntasunak kontsolamendu eskasa eskainiko digu hemendik aurrera ere. Gehiegi tardatzen duten igogailuek eta etxera sartzeko zaudela korridorera irteten […]

Zertarako kontatu dagoeneko ezagutzen dugun istorioa? Zertarako ibili dagoeneko ibilitako biderik? Agindutakoa zor, Herzogekin gatozkizue atzera. 9. Eremuz kanpoko honetan, Herzog berriro; Herzogek berriro egindakoak. ReWerner Herzog. Erremixaren kultura, apropiazionismoa… dena esanda dagoenean, goazen berriro esatera, goazen desberdin esatera, edo goazen esatera zer dakarren berdin esateak. Zinemagile alemaniarraren bi film. […]

Zinemaz eta telebistaz haraindi bada intereseko irudi eta soinurik XXI. mende honetan. Orain arteko ibilbidean inoiz bideojokorik aipatu dugun arren (Skyrim kasu), zortzigarren saio honek eskaintzen digun aukera baliatu nahi dugu bideojokoen esparruan aurkitutako harribitxiak aurkezteko. Gaurkoan benetan berezia den joko bat aurkeztuko dugu: Superbrothers: Sword and Sworcery EP, jokoaren […]

Werner Herzog ez da, guk dakigula, Bilbon inoiz izan. Ez zaio alkaterik hurbildu, hiriak hain ohiko dituen egun umeletan adin guztietako ugaztunei laban eginarazten dien zubi polemiko eta juridikoki problematikoen inguruetan plano osagarriak errodatzen ari dela, grabatzen ari dena grabatua izateko. Grabatzen ari direnekin batera argazkian ateratzeko. Ez dugu, hortaz, […]

Inork orain arte entzun bagaitu jakingo du honezkero HBOren telebista ekoizpenekiko lilura moduko bat garatua dugula, eta edozein aitzakia hartzen dugula hauen propaganda egin eta adikzioa zabaltzeko. Gaurkoan baten faltan hiru proposamen dakarzkizuegu Xabier Landabideak eta Eneko Olazabalek, Josu Zabalaren begi-belarrien onespenaz, hirurak ipar-ameriketako hegoari lotuak. Iparraren (ipar geografiko eta […]

Kartzelak, espaziontziak bailiran. Presoak eguneroko beharretatik askatzen dituen ohikeria, hitz aspertua eta oroimena, oroimina eta kanporako grina. Johny Cash, Down by law, The loneliness of the long distance runner, Un condamné à mort s’est échappé, Oz eta Sarrionandiaren Kartzelako poemak, gaurkoan hizpde. Espetxeak, beraien jabeentzat.  DESKARGATU HEMEN

Filler deritze, amerikar telesailetan, betelana burutzen duten atal solte horiei. Ez dute sailaren istorio orokorrean sakontzen, ez dute hartara garrantzia diegetikorik batere, eta  oro har espazioa (hau da, denbora) okupatzeko baino ez dute balio. Horretarako sortu ziren, gizakiak eta unibertsoak berak gorroto baitu hutsunea. Horror vacui. Guk ere gaur filler […]

Ondradua izateaz gain ondradu itxura eman behar du, Zesarren emazteak Joxe Azurmendik jasoa da, ondradua izatea afera morala izanik, ondradutzat hartua izatea afera politikoa dela. Norbere irudia lantzea, norberaren itxura zaintzea zoon politikon-aren ezinbesteko lana da.Martxa honetan saio bakoitzean gutxienez behin aipatuko dugula dirudien arren horretan ere, Jean Luc Godardek […]

Bigarren denboraldia, bigarren saioa. Gurutzaketa astrologiko inportantea denez, erantzukizunak hartu du estudioa. Lehen saioaren ifrentzua. (Aurrekoan ekintzarik ez; ekintza baino ez honetan; horregatik)  Lights, camera, action. Vivre sa Vie, Jorge Oteiza, Aki Kaurismaki, Skyrim, Jean Paul Sartre, The Wire eta oilasko nugget-ak. Iris poxpologileak dendariarekin duen elkarrizketan bezala:  – Arratoientzako […]