“Ezagutu Oinez” izenburupean, ekainean zehar Olabeaga ezagutzeko bisita gidatua antolatu ditu Bilbao Izan udal programak. Auzoaren idiosinkrasia, historia eta garapena erakustea da bisitaren helburua. Itsasadar Museoan abiatuta, auzoaren azken aldiko historia, bitxikeriak eta ondarea ezagutzeko. Bilboko “Norvegia” izenez ezagutzen den Olabeaga, 1890era arte Abandoko elizatea osatzen zuten zortzi auzoetako bat zen. […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Gaurko osasun atalean pazienteen gaixotasun-erritmoari buruz aritu da Oier Gorosabel fisioterapeuta. Aspaldi konturatu ginen: lantokian gorabehera handiak egoten dira denboraldi batetik bestera, baina ezin genuen asmatu zergatik ote zen. Eguraldia, ilargia, urtaroak eta bestelako hipotesiak genituen, baina alferrik: faktore horiek lan gorabeheretan eragina badute ere, ez genuen erlazio erabakigarririk aurkitzen. […]
Euskaltzaletasuna eta feminismoa ikastaroaren azken saioa izan dugu. Amelia Barquín Filologia Hispanikoan doktorea. HUHEZIko irakaslea da. Euskara ez sexistarako bidea izan da Ameliaren gaia. Hizkuntzak ez du behartzen, egoki adierazteko baliabideak eskaintzen ditu. Aukeraketa hiztunak egiten du. Hitzaldiko gakoak ekartzeaz gain bere blogean irakurritako gaien inguruan aritu gara. Kinka, zapia […]
DEUS EZ Eibar eta Azkoitia artean 2016an sortutako rock taldeak bere bigarren diskoa kaleratu du aste honetan, Sherpak izena jarri diote eta 10 kantuz osatuta dago. Aurkezpenean murgilduta dabiltza Eric, Alex eta Koldo, gurean izan ditugu. Hainbat taldetan jo izan duten musikari esperimentatuak dira. 2017an euren lehen diskoa atera zutenetik, […]
Kapitala ala bizitza, hori da Komite Internazionalistak antolatutako jardunaldien lelo nagusia, bizitza erdigunean jarri nahi dutelako. Astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 19:00etan hitzaldiak izango dira Zirika gunean. Gaur Júlia Martí izango da OMALeko kideak multinazionalen azpijokoez hitz egingo du. Lars Wehring konputazio kuantikoaren arloko ikertzailea, zientzialaria eta adimen artifizialaren aukeren eta arriskuen […]
Maiatzaren 29tik ekainaren 1era arte garatuko da aurtengo ACT, Eszena Berritzaileen Nazioarteko Jaialdia. Aurtengoa XVI. edizioa izango da eta, arriskua ardatz hartuta, 22 lan eszeniko eskainiko ditu ohiko agertokietan: Kafe Antzokia, Guggenheim Bilbao Museoa, Barakaldo Antzokia, Bizkaiko Antzerki Ikastegia eta aurrenekoz, Bagatzako Zirkodromoan. Olatz Gorrotxategik ekarri dizkigu ACT jaialdiaren xehetasunak. […]
Hainbat eragilek desadostasuna adierazi dute Bilboko Udaleko, Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek Deustuko Erriberarako duten proiektuen aurrean. “Eliteen zerbitzu esklusibora dagoen unibertsitate hiria bihurtzea helburu duena” dela adierazi dute. Jokin Alberdi izan dugu irratian eta hezkuntza mundutik kezka handia dagoela azpimarratu du, Deustuko Erriberan proiektuak diru publikoarekin sustatu dira […]
Bea Egizabalek eta Ane Labakak ‘Erradikalak ginen’ sortu dute. Astelehenean estreinatuko dute Kafe Antzokian, gaurkoa Bilbo Hiria irratian izan ditugu, azken entseguetan harrapatu ditugu. Erradikalak ginen, gara eta izango gara. Bigarren aldiak inoiz onak izan ohi ez direla diotenei aurka egitera datoz. Aurrekoan bezala bertso eta bakarrizketa bidezko formatuari eutsi […]
Udal Hauteskundetarako kanpainaren azken txanpan sartu gara, Igandean, maiatzaren 26an, izango ditugu udal eta foru hauteskundeak. Uriolarekin elkarlanean udal hauteskundeen jarraipena egiten gabiltza egin hauetan. Gauekoan azken elkarrizketa izango dugu, Aurretik EAJ, EH Bildu PSSE izan dira eta gaurkoan Elkarrekin Podemos – Ahal Dugu, Ezker Anitza eta Equo Berdeak alderdiek […]
Ostiral honetan, maiatzaren 24an, Gerraren aurkako emakumeon nazioarteko eguna dela eta, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, eta talde feminista eta antimilitaristek antolatuta, elkarretaratzeak egingo dira. Bilbokoak performance ikusgarri eta koloredun itxura izango du, Armiarma talde feminista antimilitaristak jakinarazi duenez. “Gerrak atzerrian sufritzen dituzte, baina gure bankuek, BBVA esterako, finantzatzen dituzte […]
