Martxoaren 31n Bilboko euskalduna Jauregian Erabakitzeko eskubidearen aldeko jardueran ziklo bat itxi eta beste bat abiatu zuen Gure Esku dinamikak.Bertan jakinarazi zuen erreferendum bidez erabakitzea lortzeko herri ekimen bat sustatuko duela, horren inguruan berba egin dugu, erreferenduma, bide berria, etorkizuneko erronkak. Josu Etxaburu bozeramailea izan da gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/190514_gureeskudago.mp3 Deskargatu hemen.
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Badator ibilaldia, 40. Bizkaiko ikastolen jaia ospatuko da igandean Lekeition, Haratzago da ibilaldiak aukeratu duen leloa. Lekeitiko azkue ikastolari egokitu zaio aurtengo ibilaldia antolatzea. Ainara Ikaran Lekeitioko Azkue ikastolako presidenteak azpimarratu du ikastolek “hasierako helburuari” eusten diotela: “etorkizuneko herritarrak hezi” eta “euskaldundu”. Kilometro bi eta erdiko ibilbide laburra atondu dute Ibilaldirako, ia […]
Astero bezala ARGIA astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu gara: Berlinen alokairuaren igoeren aurrean sortutako mugimenduaren inguruko elkarrizketa ekarri dute. Anderej Holm soziologoari egiko elkarrizketan irakur dezakegunez, etxejabe handien 200.000 etxebizitza nazionalizatzeko borrokan daude Alemaniako hiriburuan. Bestalde, Pello Zubiriak Mozambike herrialdearen inguruko errealitatea ekarri du eta, bukatzeko, […]
Herri Urratsen 36. edizioa ospatuko da igande honetan, maiatzaren 12an, Senperen, “LK” lelopean. Aurten, festa eta dirua biltzeko asmoaz gain, Seaska Ikastolen Federazioak Manex Erdozainzi Etxart Kolegioari lagundu nahi dio. 36. edizio honetan Ipar Euskal Herriko Ikastolen festak egitarau luzea eta ugaria eskainiko du datorren igandean Senpereko aintziran, adin guztietarako […]
Aurkeztu dute aurtengo Bilboko Zientzia Azoka. Larunbatean egingo dute, eta 90 proiektu aurkeztuko dituzte azokan parte hartuko duten 256 lagunek. Euskal Herriko 36 ikastetxetako ikasleak izango dira parte hartzaile gehienak, eta ikastetxez kanpoko bi taldek ere hartuko dute parte. Zientzia gizarteratzeko xedearekin, Elhuyarrek antolatzen du Zientzia Azoka. DBH eta Batxilergoko […]
Hilabetean behin Hirukarekin bat egiten dugu eta hilabeteko gaiak ekartzen dizkigu Unai Brea kazetariak. Hauteskunde hilabetea dugu hau eta eskualdeko herrietako emaitzak aztertu eta udal hauteskundeetako hautagaien errepasoa egin dute Hirukan. Horrez gain, Eider De Dios ikerlariarekin elkarrizketa izan dute, etxeko langileen inguruan egin zuen tesia. Etxeko zerbitzuaren bilakaera aztertu […]
Orain arte terapeuta fisikoentzat tabu eremua izan da bihotza, fisioterapiaren aplikazio berriek aukera interesgarriak ematen dizkigute kardiologia arloan eskua sartzeko, batez ere, prebentzioan. Mediku gehienek ere harriduraz eta eszeptizismoz ikusten dituzte bihotz ingurua esku hutsekin tratatzean lortzen diren emaitza onak: kontuan har dezagun oraintsu arte botikekin eta kirurgiaz soilik tratatu […]
Supersur autobiaren aurkako plataformak larunbaterako hainbat ekitaldi antolatu ditu. EGUN BAT BOLINTXU SALBATZEKO izeneko jardunaldia antolatu dute. Jardunaldi honetan era guztietako jarduerak egingo ditugu: informatiboak, jolasak eta aldarrikatzaileak, Bolintxu salbatzeko. Gaur aurkeztu dute larunbateko egitaraua, gainera obren hasieraren inguruko xehetasunak eman dituzte. Makinak Seberetxe auzoaren inguruan sartu dira, eta lan-erritmo […]
Euskal Hedabideen Behategiak 2018ko urtekaria aurkeztu berri du, euskarazko hedabideen egoera aztertzen duen urteroko txostena. Urtekarian artikulu ugari jaso dituzte, eta bertan jasotako datuak zein azterlanak aztertu ditugu Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzaile Libe Mimentzarekin. Sektorea aldaketan dago eta horrelakoetan oso garrantzitsua izaten da ikerketa eta hausnarketan, Behategiaren urtekariaren helburua hori […]
Gaurkoan Lutheria eskolara hurbildu gara. Artisautza eta soinua uztartzen dituen jakintza da luteria, musika tresnagintza, alegia. Bilbon bertan dugu langintza horren eskola bat, Euskal Herriko bakarra. Eskola ezagutzera emateko bi egun prestatu dituzte maiatzaren 4a eta 8a. Bertako Luis Artola gonbidatu dugu gurera azalpenak emateko. Arku-instrumentugintza eta konponketa (biolin, biola […]
