La Milagroa ikastetxea ikasturte honen amaieran ateak ixteko arriskua dago. Bertako langile eta gurasoak ikastetxe horren hezkuntza proiektua defendatzen dihardute. La Milagrosa ikastetxean 350 ikasle inguru daude, baina eraikinaren jabearekin akordiorik lortu ezean ateak ixteko arriskua dago. Ildo horretatik, Miranda Fundazioak eraikinaren alokairuaren prezioa adosteko asmorik izan ezean ateak itxi […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Dozenaka bizilagun manifestatu dira Errekaldeko plazan “Autopista kanpora” goiburupean joan den astean autopistatik Gordoniz kalera hesi akustiko bat jausi ostean. “Autopista eta arriskua sinonimoak” direla salatu dute, eta erakundeei eskatu diete “biaduktua kentzeko emandako hitza bete dezatela”. 42 urte dira autopistako biaduktua kentzeko eskatzen dutela Errekaldeko auzotarrek. Autopistarik ez plataformako Xabierren […]
Atzo aurkeztu zen aurtengo Zinegoak jaialdiaren 14. edizioa, inoiz baino indartsuago, izan ere, aurtengo berrikuntza da egitaraua aste bakarrean metatu beharrean, bi aste iraungo duela LGTB-ren inguruan ardazturiko programazioak. Hala, Zinegoak otsailaren 20tik martxoaren 5era arte egingo da Bilbon. Lehenengo astean dokumentalak eta zine esperimentala izango dira protagonistak Bilborock eta […]
Urtarrileko Prest aldizkariko edukiak ekarri dizkigu Lur Mallea kazetariak, Azalean Nagore Mugika ikus dezakegu, Etxerateko kidea. Urtebete eta erdi inguru darama Etxerat elkartearen koordinatzaile lanetan Bizkaian. Elkarteak Ibarrekolan zabaldu duen egoitzan euskal presoen senideei laguntza,aholkularitza eta babesa eskaintzen die, “bizitzea egokitu zaien egoera traumatiko eta mingarri hori arintzeko asmoz”. Bestetik […]
Gaurkoan Rafa Ruedak Muskulu musika taldea gomendatu digu, argitaratu berri dute Lau deituriko diskoa. Lau tema, lau kantu ditu lkan berriak, Hiru instrumentalak eta batean poema bat entzun daiteke, bestelako musika proposamena dakar Muskulo taldeak. Iker Fernandez, Tutu majikoa eta karrankak , Oscar Manso Soka lodidun makila , Oskar Moran […]
Korrikaren harira, AEK-k eta Hiru Damatxo ideia faktoriak BatZuk: Euskararen lau aurpegi dokumentalaren aurrestreinaldia egin zuten atzo, Bilbon. Lau herritarren bizipenak ditu ardatz, Maika Etxekopar, Dani Alvarez, Elena Caballero La Basu eta Ander Larunberenak. La basu eta Anderrekin izan gara eta hizkuntzarekin bizitakoa kontatu digute. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170203_euskararenlau_aurpegi.mp3 Deskargatu hemen. https://www.youtube.com/watch?v=Tfnt1juuRSI
Indarkeria jasateko beldurra du emakumeak eta transmititu egiten du hori, amak arduratzen dira alabari ezer gerta ez dakion zaintzeaz, adibidez. Mutilak, ordea, lasai ateratzen dira kalera, gurasoek ere ez dute uste ezer gertatuko zaienik. Onintza Iruretak indarkeria matxistaren prebentziorako gazteekin egin beharreko lanketaz egindako erreportajea aipatu du Lander Arbelaitzek, Argiako […]
Koopera store denda sarean arropa birziklatzen dute, eta prezio onean saldu. Zailtasunak dituzten pertsonak gizarteratzeaz gain, kontsumo jasangarria sustatzen dute. Bilboko zazpi kaleetan aspaldi dute denda eta gabon aurretik denda berria ireki dute eta bertatik bertara, Nagore Perezekin proiektua ezagutu dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170202_bilbobertatikkoopera.mp3 Deskargatu hemen .
Gaurkoa Rafa Ruedak Iker Lauroba kantariaren lan berriaren aurrerapen kantua ekarri digu. Hamaika proiektutan murgilduta dabil musikari donostiarra. 2014an kaleratu zuen bere bakarkako lehen lana, Zeru tolesgarria” deiturikoa. Orain bigarrena izango denaren grabaketan murgilduta dabil eta dagoeneko kantu bat entzun ahal izan dugu, “Azken dantza bat” deiturikoa. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170127-rafarueda.mp3 Deskargatu hemen.
Aste honetako Argia astekariko azalean Joxe Elorrieta agertzen zaigu, ELAko idazkari ohiari eginiko elkarrizketa nabarmendu du Lander Arbelaitz erredaktoreak. Munduko zortzi pertsona aberatsenek 3.600 milioi pertsona txiroenek beste dutela jakitera eman du Oxfamek. Errealitate horri bete-betean erantzuten dion liburua argitaratu berri du Joxe Elorrietak. Bestetik Miren Odriozola internazionalistari eginiko elkarrizketa […]
