Berton aldizkariaren ale berria eskua artean Lur Mallea batu zaigu irratira, bertan jasotakoen berri emateko. Bertoneko elkarrizketa Andone Soldevilla eta Jexuxmari Zalakain preso ohiei eginikoa da. Kalera Kalera ekimenean bildutako hausnarketen inguruan mintzatu dira. Berton aldizkarian erreportaje zabala bildu dute Zazpi katu gaztetxearen inguruko urteurrenaren inguruan eta baita errege egunean […]

Gaurko saioan Harriti nesken taldea ezagutu dugu. Andra probak egiten dituzte, 500 kiloko harria mugitzen dute 8 nesken artean. Zeanurin elkartzen dira astean behin  entrenatzeko. Duela bi urte sortu zuten taldea eta plaza gutxi dituzte, Euskal herrian 3 talde dabiltza Andra probak egiten, erakustaldiak egiten dituzte baina talde gehiago sortu […]

Hiruka komunikazioarekin bat egin dugu eta Uribe kostako agerkarian bildutako albisteak ekarri dizkigu Irantzu Sagarminaga kazetariak. Hiru gai ekarri dizkigu gaurkoan. Euskal Herriko Bilgune Feministak 15 urte bete ditu aurten  eta eskualdeko taldearekin mintzatu dira. Joxe Elorrieta Aurrekoetxeak bere bigarren saiakera aurkeztu berri du: Una mirada sindical contracorriente. Clase, territorio […]

EHLG Euskal Herriko Laborantza Ganbarako presidente ohia da Mixel Berhokoirigoin elkarrizketatu dute aste honetako Argia astekarian. Iragan abenduan, “ETAren armagabetzearen aldeko” ekimenean parte hartu zuen Luhuso herrian, eta horretaz elkarrizketa egin dio Mikel Asurmendik Argia astekarirako. Lander Arbelaitz kazetariak astekariko beste bi gai nabarmendu ditu, emakumeak eta kartzelaren inguruko erreportajea […]

La Milagroa ikastetxea ikasturte honen amaieran ateak ixteko arriskua dago.  Bertako langile eta gurasoak  ikastetxe horren hezkuntza proiektua defendatzen dihardute. La Milagrosa ikastetxean 350 ikasle inguru daude, baina eraikinaren jabearekin akordiorik lortu ezean ateak ixteko arriskua dago.  Ildo horretatik, Miranda Fundazioak eraikinaren alokairuaren prezioa adosteko asmorik izan ezean ateak itxi […]

Dozenaka bizilagun manifestatu dira Errekaldeko plazan “Autopista kanpora” goiburupean joan den astean autopistatik Gordoniz kalera hesi akustiko bat jausi ostean. “Autopista eta arriskua sinonimoak” direla salatu dute, eta erakundeei eskatu diete “biaduktua kentzeko emandako hitza bete dezatela”. 42 urte dira autopistako biaduktua kentzeko eskatzen dutela Errekaldeko auzotarrek.  Autopistarik ez plataformako Xabierren […]

Atzo  aurkeztu zen  aurtengo Zinegoak jaialdiaren 14. edizioa, inoiz baino indartsuago, izan ere, aurtengo berrikuntza da egitaraua aste bakarrean metatu beharrean, bi aste iraungo duela LGTB-ren inguruan ardazturiko programazioak. Hala, Zinegoak otsailaren 20tik martxoaren 5era arte egingo da Bilbon. Lehenengo astean dokumentalak eta zine esperimentala izango dira protagonistak Bilborock eta […]

Urtarrileko Prest aldizkariko edukiak ekarri dizkigu Lur Mallea kazetariak, Azalean Nagore Mugika ikus dezakegu, Etxerateko kidea. Urtebete eta erdi inguru darama Etxerat elkartearen koordinatzaile lanetan  Bizkaian. Elkarteak Ibarrekolan zabaldu duen egoitzan euskal presoen senideei laguntza,aholkularitza eta babesa eskaintzen die, “bizitzea egokitu zaien egoera traumatiko eta mingarri hori arintzeko asmoz”. Bestetik […]