Hileko lehen larunbatean maiatzaren biko kalean  azoka ospatzen da. Duela 12 urte jarri zuten martxan azoka, bertan arropa, liburuak, vintage objektuak, artisauak denetariko kontuak topatu ahal dira. Azken hilabetetan Bilboko udalaren trabei aurre egiten dabiltza. Horren inguruan mintzatu zaigu Olatz. Bide batez Otsailaren 4ko azokara hurbiltzeko gonbidapena egin digu. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170126-hizpidea-olatz.mp3 […]

Euskara eta teknologia berriak, horiek dira Azkue Fundazioaren oinarri biak. Bilbo bertatik bertara atalean Amaia Ocerinekin elkartu gara. Euskarazko blog lehiaketa jarri dute martxan. Blogen lehiaketan izen ematea edonork egin dezake, edozeinek proposatu dezake gustukoa duen bloga lehiaketan parte hartzeko, nahiz eta horren jabea edo idazlea ez izan. Blogen izen ematea […]

Bilboko Administrazio Auziko epaitegietan Errekaldeko Etxarri gaztetxearen aurka Bilboko Udalak aurrera eramandako desalojo jarduketaren kontrako demanda aurkeztu du Bilboko Okupazio Bulegoak. Iñaki Carro abokatuak azaldu dizkigu salaketaren nondik norakoak. Ixte agindua bazegoen arren, horrek ez du desalojoa, ondasunen inkautazioa eta eraikina hormatzea legitimatzen. Espedientean aipatzen den araudiak ez ditu eskumen […]

Bizkaiko zahar etxetako langileak lan gatazka luze batean murgilduta daude, Bizkaiko zahar etxeetan egoiliar dauden pertsonen senitartekoek  Babestu elkartea eratu berri dute. Adinekoei ematen zaien arretaren kalitateari buruzko gogoeta berehala martxan jartzeko eskatu dute .Prozesu horretan beharginen lan baldintzak hobetzeko ere eskatu dute. Enpresen eta langileen arteko gatazkaz harago, senideei […]

Hamabostean behin Hiruka astekariarekin bat egiten dugu eta Uribe kostako albisteen berri ekartzen digu Irantzu Sagarminaga kazetariak. Aste honetan Jone Uria bertsolaria elkarrizketatu dute Hirukan. Bizkaiko bertso txapelketaren hausnarketak irakur ditzakegu bertan, finalean sentitutakoaz. Getxon, Andra Mari auzoan, Ibarbengoa metro-geltokiaren ondoan, hiru solairuko aparkalekua eraikitzeko obrak hasiko dira laster. Eztabaida […]

Beste urte batez milaka lagun bildu ziren joan den larunbatean Bilbon euskal presoak Euskal Herriratzeko eskatuz. 349 euskal herritar dauzkate Espainiako eta Frantziako espetxeetan gatibu ETAk borroka armatua amaitu zuenetik bost urtera; ehunka iheslari eta deportatuk ere etxera itzuli ezinik jarraitzen dute. Kartzela oso gertutik bizi duten hainbat lagunekin mintzatu […]

25 urte bete ditu 2016an Rekalde aretoak, 1991 urtean zabaldu zituen ateak eta 1000 metro koadroko azalera du. Gaurkoan bertatik bertara aritu gara, Asier Madarieta eta Estizen Esesumagarekin batera. Atzera begira jarri eta aretoak egindako ibilbidearen errepasoa egiteaz gain, gaur egun dituzten erronkez aritu gara. Bestetik, egunotan zabalik dagoen Paleolitoari […]

Amorebieta-Etxanoko Uxarte Sagardotegian Bizkaiko sagardo berria dastatzeko aukera izan da, gaur bertan eman diote hasiera Txotx ekitaldiarekin. Aurtengo enbaxadorea Andoni Aizpuru kazetaria izan da. Aitor Intxaurraga Bizkaiko sagardogileen presidentearekin berba egin dugu. Nolako sagarra, halako sagardoa esan ohi da, Aitorrek aipatu digunez eguraldiaren gorabeherak direla eta sagar uzta ez da […]

Rosaren Lagunak Euskal Herrian, Gite-Ipes eta Basakale elkarteak antolatu dute konferentzia eta “Ezker erresistentzietan feminismoari erresistentziak, zer egin?” izango da gaia. Berlinen 1996tik antolatzen dute ‘Rosa Luxemburg Konferentzia’. Aurten ere horrela egin dute egun hauetan.   1919ko urtarrilaren 15ean erail zituzten Rosa Luxemburg. Duela hiru urte ere Bilbon Rosa Luxenburgo konferentzia […]