Gutxi falta da 2016ko Aste Nagusirako. urtero legez, Bilboko konpartsek elkartu eta motorrak berotzeko konpartsakide eguna antolatu dute. Larunbatean ospatuko dute egun berezia, eguerdiko 12etatik iluntze arte antolatu dituzte ekitaldiak Bilboko Areatzan. Bilboko konpartsetako Ikerrek eman digu egunaren berri. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160714_konpatsakide_eguna.mp3 Deskargatu hemen.

Aurtengo  Euskal Encounterra inoizko handiena izango da. Uztailaren 22tik 25era ospatuko dute informatikaren euskal party-a, eta antolatzaileek inoiz baino ordenagailu postu gehiago paratuko dituzte BECen: 4.608, iaz baino 512 eserleku gehiago. Sabino San Vicentek ekarri digu aurtengo nobedadeak. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160714_euakal_encaunter.mp3 Deskargatu hemen.

Gero eta jende gehiago dabil bizikletan gure hirian. Azken hilabetean Bilbon ezbehar larriak izan dira , Ekainaren hasieran harrapatu zuen Bilbobus zerbitzuko autobus batek txirrindularia eta  ondorioz hil egin zen. Biziz bizi elkartea bizikleta erabiltzea du helburu, hiritarron garraiobide giza eta aisialdirako tresna moduan.  Autoekin lehian ibili beharrean Bizi bizi […]

Astero legez Lander Arbelaitz kazetariak Argia astekariak ekarriko dituen gaiak aurreratu dizkigu. Azalean Brexit-ari eman diote ‘ Berxita ekaitz perfektua iritsi da Europara’. Referendumak ekarritako ondorioak hainbat ikuspegitik aztertu dituzte. Bestetik Hitzargiak jardunalditako laburpena jaso dute. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160708_lander_Arbelaitz_argia.mp3 Deskargatu hemen.

Uztailaren 9tik 17ra ospatuko dituzte aurten Santutxuko jaiak. Urtero legez Basarrate plaza izango da jaien erdigunean, bertan kontzertu, antzerki, eta lehiaketa gastronomikoan ospatuko dira. Baina auzoko beste plazetan egun osoan zehar izango dira hainbat ekitaldi. Jaia batzordeko kide den Asierrek ekarri dizkigu jaietako nondik norakoak. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160707_asier_santutxukojaiak.mp3 Deskargatu hemen.

Hiritik baratzera joan gara. Lur Denoken errezeta ekologikoen liburua aurkeztu “50 modu amantala zikintzeko” errezeta liburua.  Euskal Herriko baratzetan landutako produktu edo elikagai ekologikoen ekoizten dituzte eta Bilbon ere banatu. Uda sasoiko baratzaren inguruan berba egin digu Joseba Zubizarretak. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160706_lur_denok+meren.mp3 Deskargatu hemen.

Deustualdeko Prest aldizkariko 170 zenbakiaren berri eman digu Lur Mallea kazetariak. Deustu Arraun taldeko Irati Perez de Nanclaresen elkarrizketa aipatu digu. Arraunlaria da, Deustu Arraun taldekoa da Bizkaiak duen nesken ontzi bakarra, eta Irati arro dago egindako lanarekin, ` Lortu dugu arraunlari neskak hemen geratzea’.  Bi erreportaje topatu ditugu aldizkarian, […]

Uda bete betean gaude. Jaiak han eta hemen. Hiriburu, herri zein auzoetan. Askotan entzun izan dugu jaiak gizartearen isla direla. Gizartean gertatzen denaren isla da jaietan gertatzen dena. Jaiak errituak dira eta egunerokotasunetik aldendu egiten gaituztenak, baina ikusi baino besterik ez dugu egin behar jaietako portaera eta gertakari batzuk agerian […]

Bilboko Arte ederreko museoko langileak ostegunean 23garren eguna bete zuten greban. Manpower enpresan lanean ari diren langileek museoko takila, aretoko laguntzaile, denda, harrera eta hezkuntza zerbitzua osatzen dute. Langileek euren lan baldintza kaskarrak salatu nahi izan dituzte  Bilbon egindako manifestazioan, zirkuko pertsonai jantzita ,Arte Ederren museotik, Bizkaiko Aldundira eta Bilboko […]

Mikel Azpiroz piano jolearen azken lana ‘Zuri’ deiturikoa ekarri digu Rafa Ruedak. Pianoarekin soilik grabatutako lana dugu, gau batean eginikoa. Musika pausatua, entzuteko ere lasaitasuna eskatzen duena. Pianoarekin jolasean, berak sortutako izaera atenporala duten pieza bilduma.  Melodia geldiak dira, nokturnoak, berak paraleloan lantzen duen Elkano Browning Cream proiektuarekin sortzen dituenetik […]