Gaurko solasaldian Alba Fatuarte EH Bilduko zinegotzia, Koldo Bilbao EAJko kidea eta Amaia Arenal Udalberriko zinegotzia izan dira. Gaurkoan bi gai ekarri ditugu: espazio publikoaren erabilera eta Hiri Antolaketarako Plan Orokorrak dakarren parte hartzea. Kaleko edanaren ondorioz sortutako eragozpenengatik jarritako isunek gora egin dute aurten eta, hau ikusita, Bilboko udalak […]

Naziogintzaz berba egiten denean, normalean, kolektibitate baten kulturaz, hizkuntzaz, idiosinkrasiaz hitz egiten da, hori baino askoz gehiago dela uste du Koldo Zelestinok. Herrigintzatik naziogintzara deituriko saiakera plazaratu berri du Koldo Zelestinok eta guren izan da. Naziogintzaz, herrigintzaz gogoetak bildu ditu bertan, baita zenbait proposamen mahai gainean jarri ere, batez ere […]

Vendetta taldeak abenduaren 2an argitaratuko du lan berria baina atzo lan horrek dakartzan bideoklipa aurkeztu zuten Bother The Police kantuari dagokiona. Lan berriak berrikuntzak ekarriko ditu, elektronika kutsua izango baitute Vendettaren abesti berriek. Pello Reparazek eman dizkigu azalpenak. Bideoklipei dagokionez lan berezia egin dute oraingoan, trilogia bat sortu dute. Taom […]

Duela 100 urte sortu zen Irala auzoa. Mendeurrenaren harira, auzoko hainbat kolektibok eta pertsonak denboraldi luzea daramate ospakizunerako programazioa osatzen. Azaroan zehar hainbat ekimen egin dituzte,  Irala100urte ekimenak bihar hitzaldia antolatu du, Victor Urrutia soziologoak auzoaren hastapenak aztertuko ditu, Iralaberriren eraketa hain zuzen. Gaurkoa Mikel Uriguen izan dugu bidelagun eta Iralak […]

Ipuin grafiko batek eta hamaika kantuk osatzen dute Itzal zaunka disko-liburu ilustratua. Jexux Mari Lopetegik Harkaitz Cano idazlearekin eta Antton Olariaga marrazkilariarekin elkarlanean osatu du proiektua. Txakur baten hausnarketek izatearen oinarrizko zalantza eta galderetara eramango dute irakurlea, bidaia zirraragarri baten barrena. Jexux Mari Lopetegiren bederatzigarren lana da. Pop rock eta jazz […]

Harriaren hiztegia, Jabier Muguruza eta Bernardo Atxagak haurrentzat eginiko disko berria da. Mara-mara egitasmoko bigarren alea da.  Lehenengo diskoak Juan Kruz Igerabideren  hitzak zituen. Oraingoan  Bernardo Atxagak hainbat poema idatzi ditu eta bederatzi aukeratu dituzte, Jabier Muguruzak musikatzeko. Naroa Zamora eta Daniela Echeverria, diskoan kantari aritu dira. Alboan izan dituen […]

Arantza Zulueta abokatuaren egoera salatzeko 40 elkarte feministek agerraldia egin dute gaur goizean. Bi urte eta hamar hilabete daramatza Arantza  Zulueta abokatuak  espetxean, bakartze egoeran, eta elkarte feminista horiek babesa eman diote. Puerto III kartzelan dagoen abokatuaren bakartze egoera salatu dute, eta Arantza Zuluetaren baldintzetan “genero aldagaiak” duen eragina nabarmendu […]

Udal politika tartean Koldo Bilbao EAJko kidea, Fer Atxa Udalberriko kidea eta Bruno Zubizarreta EH Bilduko zinegotzia batu zaizkigu. Hiru gai izan ditugu mintzagai. Aste honetan  jakitera eman dira aurrekontuak 527,9 miloi izango ditu 2017ko aurrekontuek.Bizkaiko Aldundiak ez bezala, Bilboko Udalak bere aurrekontua handituko du datorren urtean. Guztira 527,9 milioi […]

Hogeita hiru urteko ibilbidea bete ditu  Akatz ska eta rock stedy bandak. Ezinbeste erreferentzia bilakatu da. Aurreko urtean Vuelta y Vuelta lana argitaratu zuten. Espainiako reggae diskoetxe garrantzitsuenetako batekin, bira handia egin dute,  larunbatean bukatuko dute Bilboko Kafe Antzokian eskainiko duten kontzertuan. Borja Goñi batu zaigu saiora eta diskoak ekarritako […]