Kafe Antzokiaren datozen egunotarako agendaren berri eman digu Mikel Urbeltzek. Asteazkenean Kevin Morby izango da, banda osoarekin joko du eta azken lana aurkeztuko du Singing Saw deiturikoa. Euskal Herriko musika bulegoak ostegunean musika sariak emango ditu Kafe Antzokian. Sarien ostean Rural Zombies taldeak kontzertua eskainiko du. Larunbatean, sarrerak aurresalmentan agortu […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Azaroko Berton aldizkariaren berri ekarri digu Lur Malleak. Hilabete honetan Urtxintxa eskolako kide Amagoia Osinalde elkarrizketatu dute. Ibilbide luzea du Urtxintxa eskolak jendartea balioetan trebatzen hezkuntza ez formalean. Urtxintxak egindako lanaren berri ekarri dute aldizkarira Amagoiari eginiko elkarrizketaren bitartez. Bestetik, Udazken jaiaren berri ekarri dute, Urriak 21tik 23ra Gaztedi Dantza […]
Tokikom sariak banatu berri dira eta Hiruka astekariak jaso du azalik onenaren saria udan argitaratutako Txonbo egin gehigarriagatik. Bestetik “Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdeko euskara” liburuaren gainean berba egingo dute Koldo Zuazo eta Urtzi Goitik, hilaren 22an, Algortan. Iparra Galdu Gabe jardunaldien barruan egon zen Battitta Boloqui , ostegunean argitaratuko den Hiruka egunkarian […]
Karmelo ikastola zaharrari bizia eman ziotela urte bete igaro da. Ospakizunetan ibili dira asteburuan. Bi urte zeramatzan hutsik ikastola zaharrak. Duela urte bete ikastola auzotarrentzat berreskuratu zuten. Urte honetan eginikoa eta etorkizuneko erronkak izan ditugu hizpide Iratirekin. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/161121-Irati_karmelobizirik.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko saioan Rafa Ruedak Bide Ertzean taldearen ibilbideaz aritu da. ‘Zutaz kantatzeko’ liburuak Bide Ertzean taldearen ibilbidea CD bilduma batean batu du Jon Eskisabel kazetari eta idazleak. 18 urteko ibilbideari 14 abestiko lan bat dakar, argitaratu gabeko lanekin, bertsio berriekin eta zuzenean egindako hainbat moldaketekin. Gainera taldeak lau kontzertu eman […]
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa emozioz beterik ari da jokatzen eta motorrak ondo berotuta azken txanpan sartuko da. Lehenengo final aurreko iritsi da. Bihar jokatuko da Markina –Xemeinen. Sei bertsolari arituko dira kantuan. Eneko Abasolo Abarkas, Jobe Uria, Joseba Barandiara, Nerea Ibarzabal, Oihana Bartra eta Txaber Altube. Saio horri begira jarri gara […]
A ala B diskoa atera zutenetik lau urte pasa ostean, Willis Drummondek lan berria du Tabula rasa. Bi urteko geldiunearen ostean , Joseba B Lenoir taldekidea batu zaie, eta estreinakoz, ekoizle batekin aritu dira estudioan, Burke Reid , honek A ala B nahastu zuen. Disko hau garai berri baten emaitza […]
Argia astekariko edukiak ekarri dizkigu Lander Arbelaitz kazetariak. Aste honetan Donal Trump agertzen zaigu azalean Aldaketaren tranpa irakur dezakegu lerroburu nagusian. Axier Lopez, Asier Blas eta Ignacio Ramoneten analisiak bildu dituzte. Antisorgailu hormonalek usten dituzte albo kalteen inguruko erreportajea ere irakurri ahal izango dugu Argian. Islandiara begira bertako konstituzio berria […]
Errautsak eta Hamlet antzezlanak sortu ondoren, antzezlan berriarekin datoz Artedrama , Le Petit Théâtre de Pain eta Dejabu Panpin Laborategia antzerki taldeek. Hiruren artean sortu duten Francoren bilobari gutuna antzezlana. Prestaketa lanetan dabiltza Arriaga antzokian eta bertan izan gara Ximun Fuch zuzendariarekin eta Patricia Urrutia aktorearekin. Istorioa ospitale zahar batean […]
Datozen egunetan Kafe Antzokiaren agendan izango diren ekitaldien errepasoa egin digu Mikel Urbeltzekin. Ostegunean Kutxa beltzean Izar & Star berri bat izango dugu Rafa Berrio kantari donostiarraren eskutik. Pasa den apirilaren 15ean, Carlos Rego-ren Licencia para aberrar liburuaren aurkezpen ekitaldian, Rafael Berriok aparteko talde bat osatu zuen Poch eta Derribos […]
