1967an sortu zen Medicusmundi Bizkaia elkartea. 50 urteko lana azaroaren 18an ospatuko dute ekitaldi xumearekin. Urteurrena aitzakia atzera begira jarri gara Itziar Irabazabalekin batera, sorrera nolakoa izan zen kontatu digu. Bestetik berrogeita hamar urte hauetan osasuna hobetzeko egin dituzten lanak aipatu dizkigu eta gaur egun esku artean dituztenak. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/161109_solas_itziar_medicosmundi.mp3 Deskargatu […]

Gaurkoan Hiruka komunikazioa taldeko Irantzu Sagarminarekin bat egin dugu, Uribe kostako albisteen berri eman digu. Hiru gai aipatu dizkigu batetik Leioan aurreko astean izandako sexu erasoaren ingurukoak ekarri dizkigu.Getxo egun hauetan ospatzen ari diren Iparra galdu barik jardunaldiak eta Erandioko kalezulo gaztetxearen urteurrenaren xehetasunak ekarri dizkigu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/161107irantzusagrminaga.mp3 Deskargatu hemen.  

Azaroaren 25ean kaleratuko du Kokein taldeak lan berria “Lurpekhariä”  deiturikoa. Gaurkoan Rafa Ruedak aurrerapen kantua ekarri digu ‘ Gaur’ deiturikoa. 9 abestiz osatutako bilduma izango da. 2012an argitaratu zuten azken lana, bosgarren lana izango da. Berritasunak dakartza lanak, Bonberenean grabatu dute lana, Karlos Osinagarekin. Disko berriak aldaketa dakarrela esan digu […]

Larunbaterako mobilizazioak deitu dituzte hegoaldeko hiriburuetan Ttip eta Ceta itunen aurka. Herriek erabaki lelopean hainbat ekitaldi burutuko dira. Irati Siernak eman digu honen berri. Akordioak estatu eta herritarren gainetik eginikoak direla salatu dute, hau da, enpresa handiek negoziatutako merkataritza tratuak dira. Dagoeneko martxan daudela dioten arren, gelditu daitezke  Irati Sienra […]

Kantu lasaiak eta intimoak bildu ditu Su Ta gar taldeak Maitasunari pasioz deituriko lan berrian. Su ta Garren esentzia gordetzen dute kantuak baina lasaiagoak dira. Oraingo honetan kantuak pianoarekin konpasatu dituzte. Horretako bi, Erresistentziara kondenatuak eta Bazoaz, gitarrarako egokitu ditu gero.  Udaberrian argitaratu nahi zuten baina osasun arazoak direla orain […]

Argia astekariak asteon dakartzan gaiak ekarri dizkigu Lander Arbelaitz erredaktoreak. Aste honetako erreportaje nagusia, negoziazio kolektiboan sindikatu eta patronalaren arteko blokeoaren arrazoiak aztertu dituzte. Confebaskek CCOOk eta UGTk Eusko Jaurlaritzaren babesarekin eragin mugatuko hitzarmenak sinatzeko egindako akordioak tentsioa areagotu du sindikalgintzan. Bestetik Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten Era o Hotel Cambridge […]

Egunotan 80 urte bete dira Bilbon espioi nazia atzeman, epaitu eta fusilatu zutela. Hau da Wilhelm Wakoniggen historia. Urrian 28an atxilotu zuten Getxon maleta eskuan zuela eta paperez beteta, ontziratzera zihoala, azaroaren 16an epaitu eta handik hiru egunetara fusilatu zuten Derioko kanposantuan. Wilhelm Wakonigg Eslovenian jaio zen 1875ean, Austriar familia […]

Asteazkeneko udal politika tartea  izan dugu Ibaizabal saioan, gaurkoan Fernando Atxa Udalberriko kidea, Koldo Bilbao EAJ kidea eta Alba Fatuarte EH bilduko zinegotzia izan dira gurean.  Lehenengo bakegintza izan dugu berba gai. Juan Maria Aburto alkateak aurreko astean jakitera eman zuen Radio Euskadin eginiko elkarrizketan Bilbon bakearen foroa antolatuko zela. […]

Otsailean iragarritakoa betez gero, Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak urtea amaitu baino lehen emango du Garoñako zentrala berriro martxan jartzeko eskaerari buruzko txostena. Unai Brea kazetariak zorrotz jorratu du horrek zer ekarriko lukeen Argia astekarian,Lander Arbelaitz kazetariak aipatu digu astekariko errepasoan. Bestetik  Monsantok eta AEBek Vietnam kiskalita mende erdira  eginikoaren inguruko […]