Kafe Antzokiko programazioan ekarri digu Mikel Urbeltzek. Aste honetan hilean behin ohiko den moduan Urbeltzen dantza ganbara izango da asteazkenean. Ostegunean Inun kantariak lan berria aurkeztuko du. ‘Da nola’ izeneko bigarren diskoa aurkeztuko du.Pop estiloan, hainbat euskal idazleren poemak musikatu ditu Inun-ek lan berri honetan. Aurkezpen kontzerturako musikari talde baten […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Berton aldizkariko Iraileko zenbakia jasotako berriak ekarri dizkigu Lur Mallea kazetariak. Udaren bukaeran eta udazken hasiera mahatserrian badira jaiak oraindik eta horien inguruko erreportaje bildu dute Berton aldizkarian. Arabella, Solokoetxe, Mallona edota Matiko Uribarriko jaietako arduradunekin eta partaideekin berba egin dute, auzoetako jaiek dituzten arazo eta erronkez. Bestetik elkarrizketa nagusia […]
Uribe kostako albisteen errepasoa egin dugu Hiruka komunikazio taldeko Irantzu Sagarminagarekin batera. Batetik ArgIHIzkiak erakusketa aurkeztu digu. Argazkiak eta testu laburrak biltzen dituen lehiaketako irabazleak jakinda erakusketa antolatu dute. Aurreko asteburuen ireki zituen ateak eta asko izan ziren bertara hurbildutakoak. Bestetik Homofobiaren kontrako elkarretaratzea egingo dute bihar Getxoko epaitegietan. Duela […]
Duela 12 urte egin zen Euskal Kazetaritzaren Nazioarteko I. Kongresuari jarraibidea eman nahi zaio. Euskarazko Komunikazioaren esparruan diharduten eragile eta protagonista ugari bilduko da biltzar honetan hiru egunez, urriaren 20an eta 21ean eta 22an. Egitarau zabala atondu da: lehen bi egunetan, Leioan UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean bilduko dira […]
Paperean erosi, edo webgunean kontsultatu daiteke Euskaltzaindiaren Hiztegiaren bigarren argitaraldia. 37.884 sarreraren eta 6.944 azpisarreraren definizioak jaso dituzte, corpusetatik hartutako adibideekin. Andoni Sagarnak aurkeztu digu Hiztegi berritua. Sareak eskainiko ditu berrikuntza nabarmenak. Izan ere, ohiko kontsulta egiteaz gain, bilaketa aurreratua ere egin daiteke. Kasurako, hiztegian dauden aditz guztiak zein diren […]
Kafe Antzokiko programazioaren errepasoa egin dugu Mikel Urbeltzekin batera. Gaur bertan Delorean taldeak Muzik lan berria aurkeztuko du. Diskoa bere zigiluaren bitartez ekoiztu dute, elektronika modernoz osatutako disko da. Dear Audrey, azken Vodafone yu Music Talent sariaren irabazleak izango dira zarauztarren aurretik. Asteburuan Soul 4 real jaialdia izango da, ostiral eta […]
Bi astean behin Geuria agerkari digitalarekin bat egingo dugu. Basauri, Galdakoa, Etxebarri, Ugao eta Zaratamako albisteak euskaraz lantzen duen toki hedabidea da Geuria. Paperezko hilabetekariaz gain webgunea ere badute geuria.eus . Jon Villapun Geuriako kazetariak azaldu dizkigu aldizkariaren helburuak ” Eskualdeko euskaldunengana zuzenean jo nahi dugu”. Lehengo kolaborazio honetan Zaratamoko […]
2016-2017 ikasturtean Txinera ikasteko aukera izango da, izan ere EHUk Txinako gobernuarekin akordioa egin eta bertatik etorritako irakaslea izango da Bizkaiko campusean Txinera irakasten.Matrikula Urriaren 17ean irekiko da, eta online egin ahalko da. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/161010-jonzarate.mp3 Deskargatu hemen.
Durangoko Azokako bisitariari buruzko ikerketa zehatza egin du Deustuko Unibertsitateak. Deustuko Unibertsitateak, Siadeco ikerketa enpresak eta Gerediaga elkarteak ikerketa kuantitatibo zabala egin zuten iazko azokan, eta orain aurkeztu dituzte azterketaren emaitzak, , bisitarien %30 inguru dira 16 eta 29 urte artekoak, %40 inguru 30 eta 45 urte artekoak, eta 45 […]
Hiru faseak eginda, bilbotarren % 35en eskura jarriko da edukiontzi marroia; hau da, etxeetan gai organiko begetal kozinatu zein gordina bereizita bildu ahalko dute. Lehenengo Deustualdean jarri zuten eta hirugarren fase honetan zabaldu egingo dute Zurbaran, Uribarri, Arabella, Txurdinaga, Otxarkoaga, Begoña eta Boluetan auzoetara. Hugo Murga Bilboko udaleko teknikariak nabarmendu […]
