Erroldarik gabe, izaterik ez. Hori da igande honetan, maiatzaren 11n, Bilboko kaleetan ozen aldarrikatuko den mezua. Herritar guztiok eskubide berberak izatea aldarrikatzen duen “Erroldaren Korrika” egingo da goizeko 11:30ean, Errekaldeberriko Plazatik abiatuta. 6 kilometroko lasterketa edo 3 kilometroko ibilaldia aukeran, musikaz, zozketaz eta sorpresez inguratuta. Erroldaren garrantsiaz jardun dugu Luisekin. […]
Nabarmenduak
Oihan Iriarte marrazkilari bilbotarrak irudi eta testu laburren bidez bere bizipenak islatu ditu “Autismoa eta biok” liburu ilustratuan. Pasaden astean aurkeztu zuen apnabi autisten Bizkaiko elkartearen Bilboko egoitzan eta gurera etorri da liburuaz eta, oro har, autismoaz hitz egitera. Liburua Gradu Amaierako Lanaren emaitza dela kontatu digu, eta liburuaren oinarrian […]
Sarean Zeharen programa honetan, Borja ordez Gaizka izan dugu, egun hauetan izan ditugun jaiegunengatik. Berarekin Espainiak eta Portugalek apirilaren 28an jasan zuten itzalaldia komentatu dugu. Gure esperientzia pertsonalari buruz hitz egiten dugu, eta zer gertatu zen eta zein arrazoi egon daitezkeen azaltzen dugu. Gainera, Bruselak Appleri eta Metari merkatu digitalen […]
Lau ataletan banatutako Franz Kafkaren Metamorfosia entzuteko parada ederra izango dugu Xerezaderen artxiboan, Ane Morales eta Jasone Larrinagaren eskutik. Hau Metamorfosiaren hiru ataleko bigarrena da. Haien ostean, hitzoste bat dator: “Trans Kafka. Metamorfosiarako hitzoste bat”. https://bilbohiria.com/docs2/2025/xerezade/MetamorfosiaBi.mp3 Deskargatu hemen.
Donostitik zuzenean etorritako taldea dugu oraingoan, Indabe. Hiru gaztek sortzen duten talde honek disko bat atera berri du, “Ez banaiz” izenekoa. Saio honetan diskoari buruz eta azkenaldian izandako errefereteei buruz aritu dira. Momentu lasai batean entzuteko zerrenda polita irten da denon artean. https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250415_norbaithildahemen_19.mp3 Deskargatu hemen.
Gipuzkoako Asgarth heavy metal bandak Jainkoen egoitza lehen lana gogora ekarriko du. 25 urte bete ditu eta kontzertu bereziak eman dituzte, larunbatean Bilbon izango dira Zorrotzako gaztetxean. Gaur egun, bost musikari hauek osatzen dute Asgarth:Asier Enbil (ahotsa), Unai Zabala (gitarra), Ander Cañas (gitarra), Mikel Yarza (baxua) eta Etxahun Urkizu (bateria). […]
Bloñ seikote baxenabartarraren musikarekin emango diogu hasiera gaurko saioari; Paxkal Irigoyen Etxeberrik eta Maia Iribarne Olhagarik sortu eta zuzendutako ikus-entzunezko lana da Bañolet Kantuz, Garazi eskualdeko herritarrekin auzolanean filmatua, eta berorren musika da Bloñ taldearen diskoko eta zuzenekotako mamia. Starchris izena du Body Meat-en debut luzea, badirudi gaur egun gure […]
Lau ataletan banatutako Franz Kafkaren Metamorfosia entzuteko parada ederra izango dugu Xerezaderen artxiboan, Ane Morales eta Jasone Larrinagaren eskutik. Hau Metamorfosiaren hiru ataleko lehena da. Haien ostean, hitzoste bat dator: “Trans Kafka. Metamorfosiarako hitzoste bat”. https://bilbohiria.com/docs2/2025/xerezade/MetamorfosiaBat.mp3 Deskargatu hemenXereza.
Gaurkoa bezalako egun batez, 1937ko apirilaren 26an, Alemaniar hegazkinek Gernika bonbardatu zuten. Sarraski hura, bere biktimak eta bere arduradunak gogora ekarri nahi izan ditugu gaurkoan, Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenean. Erasoak zibilak sarraskitu zituen, eta hiria suntsitu: eraikinen % 1 baizik ez zen zutik geratu. Luftwaffe naziaren Kondor Legioa eta italiar […]
Merina Gris 2020an sorturiko taldea da eta Sara, Julen eta Paskal taldekideek osatzen dute. Taldeak 2022ko martxoan egin zuen debuta Zerua Orain LParekin. Ezinbesteko taldea bilakatu dira ordutik. Disko berria argitaratu berri dute, Zuloa deiturikoa, eta bertan doluaren inguruko kantuak bildu dituzte, disko labur baina landuan. Ostiralean Kafe Antzokian aurkeztuko […]
