Kale Dor Kayiko elkartearen txanda asteon: ijituen elkartea da Kale Dor Kayiko eta Antoniorekin aritu gara solasean. Tio Manuelek sortu zuen elkartean duela 35 urte eta helburu berdinekin jarraitzen dute egun ere. Antoniok kontatu digu hainbat proiektu dituztela, horien artean, eskuartzeak. Eskuartze horiek familia, eskola eta gizarte esparruan egiten dituzte […]
Nabarmenduak
Estitxu eta Malen izan dira gurekin aste honetan. Elkarrekin egindako kanta ekarri digute eta elkarrizketa polita sortu da horren inguruan. Gaur egungo garaietan esparru artistikoetan bizi ditugun arazo eta presioei buruz aritu gara: autoexigentziak, lotsak, barne-gatazkak… Baina baita elkarlanak ekar ditzakeen altxorrei buruz ere. Adibide bat, UDABERRI, haien artean kaleratutako […]
Hasteko, Nilüfer Yanyaren musika ekarri dugu azken saiotan My Method Actor grabazio berria aitzakitzat hartuta. Londreseko abeslari honen proposamenak kateatuta gauzka. Monday Potions izango da hurrengo gonbidatua. Euren musikak badu oso pertsonala den zerbait, izan daiteke Eneko Peñaren konposizio inbrikatuak edo bere abesteko modua, izan daiteke hautatu duten produkzio milimetrikoa, […]
Gaurkoa bezalako egun batez aldarrikatu zen Espainiako Bigarren Errepublika, eta guk garai hura gogoratuko dugu gaurkoan. Primo de Riveraren osteko dictablanda-ren azken hilabeteetan krisi sakona eta Alfontso XIII erregearen ospe txarra areagotu ziren Espainian. Apirilaren 12ko udal hauteskundeek monarkikoen porrota eta errepublikazaleen garaipena ekarri zuten. Handik bi egunera, erregeak erbesterako […]
Beste astebetez irratia bizipoztu dugu eta asteon Euskal Herriko Down sindrome eta beste adimen urritasunen Fundazioa izan dugu gurean. Amaia gizarte langilea da eta berak eman dizkigu xehetasun gehiago. 1990. urtean sortu zuten familia batzuek, hau da, 35 urte beteko ditu aurten elkarteak. Euskal Herri osoan dihardu, nahiz eta bere […]
Molekula kiralak bitxiak dira: euren irudi ispilua ez da bera. Argi berezi bat, polarizatu zirkularra, modu ezberdinean xurgatu eta igor dezakete. Fenomeno honi luminiszentzia polarizatu zirkularra (ZPL) deitzen zaio. Etorkizuneko teknologietarako oso baliagarriak izan daitezke, hala nola 3D pantailak eta sentsoreak. Zientzialariak molekula kiral berriak ikertzen ari dira propietate hobeekin, […]
LAB eta ELA sindikatuek elkarretaratzea egin dute “Bilboko Udalean euskararen aurkako erasorik ez” lelopean. Bertan, Udalak hainbat lanpostuen hizkuntza eskakizuna kentzeko daukan asmoaren aurrean haien kontrakotasuna erakutsi dute. Argi adierazi dute erabaki horrek ondorioak ekarriko dituela Bilboko herritarren eta langileen euskubideetan; eta, ondorioz, zerbitzu publikoa eta Bilboko herritarrak izango direla […]
Nekktar taldea batu da gurera. Durangaldetik (Elorrio, Berriz eta Durangotik, hain zuzen ere) datorren hirukotea dugu. Alaia, Nerea eta Ibon etorri dira kanta zerrenda luze bat osatuz. Haien lehenengo lana (Hordago Larrei diskoa) kaleratu berri dute eta zerrenda honetan erreferente zein bukle bezala izan dituztenak nahastu ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250327_norbait_huil_da_hemen_16.mp3 Deskargatu hemen.
Asteburu honetan irratia bizipozten jarraitu dugu eta Naizen elkartea izan da gurean. Naizen Araba, Bizkaia eta Nafarroako adin txikiko transexualen familiak biltzen dituen elkartea da. Bea Sever izan dugu gurean eta berak eman dizkigu xehetasun gehiago. Elkarteak eskaintzen duenaren gainean hitz egiteaz gain, familia eta gazteen beldurrez ere aritu gara. […]
Gazteola Zenbat Gara elkartearen ekimena da. Haurren zein gazteen hezkuntzan eta aisian, euskararen erabilera eta euskal kulturaren ezaguera sustatzea du helburu modu jostagarri bezain serioan. Aste Santuko oporraldirako eskaintza zabala izango dute, euskara eskolak eta multi kanpusa besteak beste. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250404_andoni_aste_santua_gabriel_arestin.mp3 Deskargatu hemen.
