Gaurkoan heteroaraua hankaz gora jartzera gatoz, eta horretarako errefortzuak eskatu ditugu: Aner Peritz diferituan izango dugu, eta Hiruki Larroxa kooperatibako kide Ibai Fresnedo gurekin estudioan. https://bilbohiria.com/docs2/2025/trabeskalea/250307_trabeskalea_ibaifesnedo.mp3 Deskargatu hemen.
Nabarmenduak
Beste astebetez irratia bizipozatu dugu, eta asteon Gipuzkoako Aspanogi elkartea ezagutu dugu. Gipuzkoako haur minbizidunen guraso elkartea da eta minbizia duten adingabekoei eta haien familiei arreta osoa eskaintzea du helburu, bai ospitaleko eremuan bai ospitaletik kanpo. Haur minbiziaren errealitatea ezagutzera ere ematen dute eta nondik norako guztiak Nekanek kontatu dizkigu. […]
Asteburua ate joka daukagu eta gu prest gaude agendarako! Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak etorri dira gurera, eta asteburuko planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Antzerkia, musika, zinema eta kultur ekitaldiak izango ditugu hirian eta inguruan. Beraz, aukeratu gustukoen daukazun plana eta animatu zaitez! https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250307_agenda_erroseren_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurkoan Josuk BERRIAn argitaratutako iritzi artikulu bat ekarri digu. Bertan azaltzen duenez, oso ohikoak dira ekologisten arteko xextrak eta polemikak, ekoantsietate maila altua dago aktibisten artean eta gaur egun klima-aldaketaren eszenatoki negatiboenak saihestu eta trantsizio ekosozial zuzena bermatzeko estrategia eta taktiken inguruko ezbaiak bukaezinak dira, ezinbestekoak bezainbeste. Orain halako polemika […]
Aintzinean zirgariek karga eramaten zuten, eta aurten Algara konpartsak euskaldunok daramatzagun zamak irudikatu ditu. Algara konpartsako Ane eta Jon izan ziren gurean, eta haiek azaldu zizkiguten mozorroaren nondik norakoak. Koplilletan Pantailak Euskaraz taldearen aldarriarekin egin zuten bat, eta hori ere izan genuen mintzagai. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250301_ane_jon_rente.mp3 Deskargatu hemen.
Uribarri konpartsa ere izan zen gurean, Janire gerturatu zitzaigun eta berak eman zizkigun mozorroaren xehetasun gehiago. HEVA Aceros Echevarriako langilez mozorrotu dira aurten, auzoan berebiziko garrantzia izan duen enpresako langileen omenez. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250301_janire_uribai_konpartsa.mp3 Deskargatu hemen.
Farolin eta Zaranbolas, hurrenez hurren Josu Camara eta Oihana Bartra, ere gurean izan ziren. Egun horietan egindakoaz, bizitakoaz eta oraindik egiteko zituzten kontuez aritu ginen. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250301_oihsns_josu_farolin_zaranbolas.mp3 Deskargatu hemen.
Bizizaleak konpartsako Gabrik “alternantzia” aldarrikatu zuen larunbatean, arratsaldeko kalejiran eta mozorro-lehiaketan Kaixo konpartsa ez den beste konpartsa batek iraz zezan. Inauteri aurreko larunbatean ospatutako koplillei buruz ere aritu ginen, “Guggenheim ez dugu nahi, Urdai-bai bai, Urdai-bai bai”. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250301_bizizaleak.mp3 Deskargatu hemen.
Larunbatean, Bilboko Aratusteen egun handia izan zen Bilbon. Kalera irten eta zuzeneko saio berezia egin genuen bertatik, kaletik. Hasteko, Itziar Urtasun hurbildu zen gurera, jai arloko zinegotzia eta Bilboko Jai Batzorde Mistoko lehendakaria. Egunaren antolaketaren inguruko jakingarriak eman eta egunari buruz aritu ginen solasean. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250301_itzi_utazun.mp3 Deskargatu hemen.
Beste astebetez tartetxo honetan Bilbo Hiria irratia bizipoztuko dugu. Gaurkoan Gemarekin arituko gara solasean eta berak kontatu dizkigu ADEMGI elkartearen nondik norakoak. Ademgi irabazi asmorik gabeko elkartea da eta Esklerosi Anizkoitza duten pertsonen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzea helburu du. Horretarako hainbat ekintza antolatzen dituzte ikerketak sustatu eta gaixotasuna gizarteratzeko. […]
