Bilboko Aste Nagusia abiatu da, Francis Diez pregoilariaren eta Olatz Agirre txupineraren eskutik. Francisek erasorik gabeko jaien aldeko mezua helarazi du, eta Palestinan gertatzen ari den “genozidioaren” aurkako salaketa plazaratu du publikoaren aurrean. Arriaga barruan jasotako hitzak dituzu jarraian entzungai. https://bilbohiria.com/docs2/2025/astenagusia/250816_AsteNagusia_hasiera_pregoia.mp3 Deskargatu hemen.
Nabarmenduak
Abuztuaren 20an, asteazkenarekin, Bad Sound taldea arituko da zuzenean Algara konpartsaren txosnan. Taldeko kide Stepirekin aritu gara solasean eta kontzertuaren nondik-norakoak ere kontatu dizkigu. Betiko abestiak jotzeaz gain, abesti berriak ere joko dituztela kontatu digu. Bad Sound 2003. urtean Irunen sortutako musika taldea da; eta estiloari dagokionez, reggae, dancehall eta […]
Aste Nagusiko saio berezien harira, Algara konpartsan arituko diren taldeen inguruan hitz egiten ari gara. Oraingoan, Marte Lasarte izango dugu hizpide: 2024an sortutako taldea da, nahiz eta kideek musika ibilbide luzea duten. Taldeko Pello Armendariz abeslariarekin berba egin dugu. Lehen diskoa, Ez da besterik, aurten kaleratu dute eta zortzi abesti […]
Abuztuak 20, asteazkena, Xiberoots taldea arituko da zuzenean Algara konpartsan. Taldeko kide Pette eta Jonekin aritu gara solasean eta kontzertuaren nondik norakoak ere kontatu dizkigu. Apirilean kaleratu zute “Zer agitüko” lan berria eta orain aurkezpen biran murgildurik daude. Diskoko abestiak jotzeaz gain, betiko abestiak ere joko dituzte. Dantzarako doinuak, reggae […]
Abuztuaren 17an Algara konpartsan Mirua taldearen berriaz gozatzeko aukera izango dugu. Zuzenenean arituko da Aste Nagusian Tolosaldeko hirukotea. Udaberrian, maiatzaren 30ean, argitaratu zuten Miruenea diskoa, kolaborazio asko jasotzen dituena. Gurekin izan dugu Mattin Zeberio taldekidea, diskoaz eta taldeaz azalpenak ematen. https://bilbohiria.com/docs2/2025/astenagusia/250710_mirua_mattin.mp3 Deskargatu hemen.
Bueltan da Rafa Ruedaren bertsioa saioa. Astero kantu baten eta talde baten bertsio ederrak entzuteko aukera dugu 11 Ispilu saioan. Denboraldi berria abiatzeko talde ezaguna hautatu du The Beatles naiz ez den taldearen kanturik eta ezagunena. Zaleen memorian leku berezia duen kantua da. Zerrendetan lehen postura iritsi zen azken katua […]
Betty Mabry abeslaria Miles Davies jazzmanarekin ezkondu zen 1968an eta Betty Davis bihurtu zen bere izen artistikoa. Urtebete egin zuen bakarrik Miles-ekin, baina garai eraginkorra izan zen. Bettyren bitartez Milesek Sly Stone eta Jimi Hendrix ezagutu zituen eta tronpetalariaren musika aldatu zen. 1969an Bitches Brew grabazioarekin gailur batera igo zen […]
Oporretan joan aurretiko azkeneko saiora gonbidatu oso berezia ekarri dugu: DDT banaketak. Bilboko kolektibo honekin egon gara haien nondik norakoak azaltzen. Kapitalak geroz eta zikinago uzten duen eremu hau kontrakulturaz fumigatzen dute. Zirkuito komertzialetatik ihesean, autogestioz egiten dute lan, inguruko beste hainbat pertsona eta kolektiborekin harremanetan. Zabaltzen dituzten material guztien […]
Uda, literatura, hondartza, lagunartea… hobeto ezin! Erdu gurekin batera bidaia literario honetara: Palestinara doan heriotzaren trenetik SPrako tranbiara, gure herriko bazterretan geldialdi interesgarriak eginez. Bestalde, ez dira betiko garai onenak. Izan ere, Gaizkok apalategia erosi du etxean duen anabasa literarioa txukuntzeko asmoz, eta bi irakurketa baino ez dizkigu ekarri Aitziberrek. […]
Justizia Aranarentzat, poliziaren inpunitateari ez! plataforma aurkeztu dute Bilboko Justizia Jauregiaren parean. Iker Arana, Bilboko Irala auzoko bizilaguna, Errakaldeko Etxarri Gaztetxearen desalojoaren harira Ertzaintzak egindako karga batean larriki zauritua izan zen, eta ondorioz, barrabil bat galdu zuen apirilaren 3an. Prentsaurrekoan plataforma aurkezteaz gain, plataformak bere esku dagoen guztia egiteko konpromisoa […]
