Azken ordu honetan Gorka eta Xabi izan dira gurean. Gorkassss (GARRAIO eta Ainke) eta Miin (Sistemak Arriskutsuak Dira) bakarlari moduan etorri dira, baina biak batera. Haien elkarlana oparitu digute primizian, “okerrera juten bada”, beste hainbat esaldien artean, laguntasunari buruz jarduten duen kanta. Eta horrelaxe joan zaigu guri ordua, lagun arteko […]

Gaixotasun arraroa edo ezintasun haundia daukaten neska-mutil eta bere familiei babesa eta laguntza eskaintzeko sortutako elkartea da. Haien helburua gaixotasun arraroak eta desgaitasun-egoera bereziak dituzten haurren bizi-kalitatea hobetzea da, eta haiekiko eta haien familiekiko elkartasuna sustatzea. Duela 15 urte jarri zuten abian Derion. Luisma izan zen sortzaileetako bat eta berak […]

Iñakiren tabernan bertso-bazkaria izan genuen martxoaren 21ean, eta aukeraketa diktatorialean duzue entzungai. Maruri eta Apolo lagunak omentzeko egunak beste formatu bat hartu du (sariketa izatetik bertso-bazkaria izatera); Potojorran bertso-eskola geriatrikoaren mende laurdena ospatzeko aitzakia ederra! POTTO saioan entzungai dituzue Unai Iturriaga eta Igor Elortza; Ainhoa Markinez prosan izango da, gai-jartzaile […]

Maiatzean izango da aurten Euskaraldia, maiatzaren 15etik 25era. Gabriel Aresti Euskaltegian hasi dira giroa berotzen eta gaur Ahobizien Herria antolatu dute. Ikasleek zerbitzuak eman eta jaso dituzte eta denetarik aurkitu dugu bertan: batxata tailerra, eskumuturrekoak egiteko tailerra, pelukeria, bingoa… Bertan egon gara eta ikasle batzuek kontatu digute zertan aritu diren, […]

Duela bi aste hasi zen “Gaztetxeak bertsotan” ekimana, lehen kanporaketa izan zuten. 2000 urtetik aurrera jaiotako 24 bertsolari gaztek parte hartu dute binakako sariketan. Zazpi saioa iznago diztuzte. Ostegunean lehen finalerdia izango dute Bilboko 7 katu gaztetxean. Aroa Arrizubieta izan da gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250325_Aroa_gaztetxea_bertsotan.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko saioa musika esperimentalarekin hasiko dugu bi proiektu interesgarrirekin. Lehenengoa da Body Meat. Kaleratu duten azken diskoak Starchris (2024, Partisan) du izena. Chris Taylor ekoizle iparramerikarraren disko honetan bat-bateko norabide aldaketak eta informazio gurutzaketak nabarmentzen dira. Horren adibide nahiko nabaria dira gaur entzungo ditugun bi abestiak. Agian hasierako minutuetan, Kim […]

Aurreko saio amaitezinaren bukaera dugu hau. Honetan, kronologikoki sortutako zerrenda gaur arte luzatu dugu eta gertuago ditugun erreferenteei buruz egon gara hizketan. Queer izateak ekar ditzakeenak eta musikaren bidez islatzen direnak izan dira berriro elkarrizketaren ardatzak. Gorroto, dantza edota negarrerako espazioak utzi ditugu kanten bitartez. https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250318_norbait_hilda_hemen_14.mp3 Deskargatu hemen.  

Saioko protagonista Krzysztof Penderecki (Dębica, Polonia, 1933/11/23 – Krakovia, Polonia, 2020/03/29, 86 urte) izango da. 2020an hil zen arte, bizirik zegoen musika garaikideko konpositorerik garrantzitsuenetarikoa zen mundu mailan, garrantzitsuena dudarik gabe poloniar konpositore garaikideen artean. Orkestra zuzendaria ere, oso bizitza luze eta interesgarria izan zuen eta oso katalogo oparoa idazteko […]

BIZIPOZAren baitako kirol mundua ekarri digute Arrate Alemanek (Mindara elkartea ) eta Amaia Elizondok (Gipuzkoako Kirol Egokituko federazioa), eta Amaia Arostegi lankideak BIZIPOZA elkartearen berri eman digu Ane Zabalak Eskirol mozorroa jantzi du beste behin ere eta “Txapeldunak” pelikula ekarri digu gomendiotan; Julen Zelaieta Zorroxin xoriak ekialdeko kantua ekarri, Maite […]

Mikel Telleriak ‘Oroit Lou Reed’ bere estudioko laugarren diskoa aurkeztu du  Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. New Yorkeko kantariari eskainitako omenezko lana da, rockaren historian aparteko eragina izan duen musikariari eginiko omenaldia, eta Mikelentzat musika erreferente garrantzitsua izan dena. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250318_mikel_telleria_lou_reed_oroituz.mp3 Deskargatu hemen.