Gaurkoan Lide Hernando eta Iñigo Etxerri batu zaizkugu saiora, Liher taldeko kideak. Argitaratu berri dute “Tenpleuak erre” deituriko bigarren lan luzea. Urte betez ibili dira kantu berriak sortzen, sormen prosezuari garrantzia emanez. Azaldu digute bigarren aln onekin pozik geratu direla eta zuzenean emandako kontzertuen islada ere baduela lanak. 11 abestiz […]
Piperpolis
Kultura magazina Ane Zabalaren eskutik, asteartero 21:00etan.
Musika eta Generoaren inguruan, hausnartu dute Aho bete doinu liburuan. Musika sektoreko protagonistak elkarrizketatu ditu Igone Mariezkurrenagak. Gai ezberdinak izan ditu hizpide; Etika, Estetik, Parte-hartzea, Ikusgarritasuna, Lan banaketa, Sexualitatea ,Sexualizazioa, Pribilegioa.Elkarrizketatuak honakoak izan dira, La Basu, Julen Azpitarte, Leire Salamanca ,Yogurinha Borova, Amaia Ispizua ,Karlos Osinaga ‘Txap’ ,Mamen Irujo ,El_Txef_A […]
Pez Limbo konpainiak ‘Oxido’ antzezlana estreinatu berri du Gasteizen. Emozioei loturiko eta gizarte harremanen bueltako antzezlana sortu dute berriz ere: Oxido. Raul Caminok idatzi eta zuzendu du lana. Gurean Ainhoa Alberdi aktorea izan da. Hogei minutuko hiru zatik osatzen dute lana, eta antzokiko toki jakin batean egingo dute obraren zati […]
Eorann eta Red Carmine taldeen sortzaileetako bat izan zen Birkite Alonso. Sei urteko etenaren ondoren, azken urteetan egindako kantak zuzeneko elektrikoan jotzen hasi da bakarlari moduan, euskaraz eta ingelesez. 2016aren udazkenean kontzertuak ematen hasi eta 2017ko udan “emen” bere lehen disko grabatu zuen Gasteizko Sonora estudioan Iñaki Alonsoren laguntzaz. Gaurkoan Birkite […]
Gaur Cafe Bar Bilbao Teatro laburreko sariak eman dira. Autoreak antzezlanetarako testuak idazten animatzeko eta gidoigintzari bultzada emateko asmoz sortu zuten Café Bar Bilbao tabernak eta Tartean Teatroa konpainiak antzerki laburreko testuen sariketea. XVgarren edizioa izan da aurtengoa eta irabazleak Oier Guillan eta Iñigo Cobo izan dira. Gainera aurten sari […]
Anodino Teatrok hirugarren antzezlana aurkeztu digu, “Erbeste edo saihets baten aldarrikapena”. 2017ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza saria jaso zuen. Donostian eskaini ostean, emanaldi sorta abiatu dute. Adam eta Eva dira antzezlaneko protagonistak, Aitor Fern andinok eta Getari Etxegaraik gorpuzten dituzte. Adam eta Eva kristau sinesmenaren arabera lurrean izandako lehen gizakiak izan […]
Kaberet baten osagaiak bildu ditu Hika antzerki taldeak ‘Txarriboda’ antzezlanean. Urtarrilaren 20an Errenterian estreinatuko dute. Ezkontza batean denetarik gerta daiteke. Ezkontza festa bat da, egun berezia, zoriontasunerako eguna, ospakizun eguna… Baina askotan faltsukeria eta gezur asko estaltzen duen eguna. Hori ere agerian utzi nahi du Hika-k ikuskizun berriarekin. Mireiak eta […]
Beñat Igerabidek Geldialdi bakoitzean deituriko lana argitaratu berri du. Orbainak lehenengo lana aurkeztu eta hiru urtera dator bigarren kanta bilduma 13 kantu berri. Gonbidatu bereziak, izan ditu. Lasaitasunez grabatu duzu, zeure estudioan Adunako Sonola estudioan grabatu du. Beñat bera izan da kantu guztien konpositorea, interpretea eta teknikaria. Horrela, abesti sorta […]
Izar da Marie de Jongh konpainiaren lan berria, Jokin Oregik zuzendutakoa. Ekoizpen lan hau Amour aurreko antzezlanaren ondoren dator, Arriaga Antzokiarekin ekoiztu zen eta bertako agertokian estreinatu zena. Ostegunean estreinatuko dute eta gaurkoan Izar antzezlana ezagutzeko aukera izan dugu. Izar, sei urte dituen neskato hauskorra den arren, dagoeneko ospe handiko […]
Bost urte bete berri ditu Taupaka elkarteak, 2012an sortu zuten, hainbat sortzaile elkartu eta kultura askea zabaltzeko hautua hartu zuten. Aurten bost urte bete dituzte eta Durangoko azokan elkarteko sortzaileen bilduma egin dute. Gu ere urteurren hori kontutan izan dugu eta Gorka Chamorro batu zaigu saiora, elkarteren ibilbideaz eta barrez […]
