Denboraldi batez musika alde batera utzita eduki ondoren, EtxE indarberrituta dator bere estudioko bosgarren lanarekin. Bizi izeneko disko honetan ere Iban Gurrutxaga gitarra-jolea du bidelagun. Hasierako ilusioa berreskuratuta eta gogoz gainezka itzuli da agertokietara. Bilbon aurkeztuko ditu kantuak eta aitzakia izan da irratian bisita egiteko. Bizi deituriko diskoaren gaineko kontuak […]

Gaurkoan bi gonbidatu izan ditugu saioan. Lehenengo Iker Lauroba musikari donostiarraren bisita izan dugu. Urtebete da Zeru Tolesgarria diskoa kaleratu zuela, mimo handiz eginiko lana izan zen. Fredi Pelaezekin grabatu zuen, 20 musikarik baino gehiagok parte hartu zuten. Harkaitz Canoren hitzak dituzte kantak, izan ere, idazlearen eta kantariaren arteko elkarlan estuaren […]

Gaurko saioa Asier Zabaleta dantzari eta koreografoaren bista izan dugu. Irailean Hariak ikuskizuna estreinatuko dute. Hariak istant batean bizitza osoa sostengatzen zioten hariak hautsi eta hutsetik hasi beharrean aurkitu den jendearen esperientziez osatutako antzezlan diziplina anitza da. Benetako jendearen benetako istorioak. Bizitzak mugitzen dituen harien inguruko metáfora izan dute ikuskizuna […]

Gaurko saioan antzerkia izan dugu protagonista. Eneko Sagardoy aktorearen hitzak jaso ditugu. Antzerkiaren ogibideaz aritu gara, baita esku artean dituen proiektuez. ‘Zergatik Jamil ‘ antzezlana, ‘ Amodioaren Ziega’  edo ’Ultimo tren a Treblinka’ eta abar luzea. Saioren bigarren atalean Neirgbhor musika taldearen disko berriko aurrerapen kantuak entzun ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/piperpolis/160712_piperpoliz_azkana.mp3 Deskargatu […]

Urtero bezala, denetariko taldeak izango dira Euskal Herria Zuzenean jaialdian. Uztailaren 1, 2 eta 3an ospatuko dute 21. jaialdia Lekornen. Musika ardatz badu ere Euskal Herria zuzenean festibala bestelako ezaugarriak dituen jaialdia, Pauline Guelle EHZ-ko bozeramaleak eman digu guztiaren berri. Durangoko Karrika antzerki taldea 18 urte daramatza antzerkian nabigatzen. 20 […]

“Lurrak” euskal zirku ikuskizunaz arituko gara Piperpolis saioan, Gasteizko Kaldearte Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldian eta Bilboko Kalealdia jaialdian estreinatuko dute ikuskizuna.  5 aktore eta 4 musikari arituko dira Lurrak ikuskizunean.  Musikak, dramaturgiak, koreografiek… hainbat diziplinak istorio bat kontatzen lagunduko dute: langileen iraultza. Euskal langileriaren kulturan oinarritu dira istorioa eraikitzeko. Izaskun […]

Jon Ariza de Miguelek bere lehen nobela aurkeztera gonbidatu dugu. Harreman baten inguruan dihardu nobelak, Jon Ariza de Miguel portugaletetarraren lehenengo nobela da Ohe Hotzak. Hoztutako harremana berreskuratu nahi duten bi lagunen artekoa, nahiz eta ez dakigun nortzuk diren ezta non dauden. Saioaren bigarren atalean ATX teatroko Iñaki Ziarrusta eta […]