Entzun dozu Kalakan Madonnagaz zuzenean? Gaur,  Willis Drummond Vs Hertzainak, Seiurte Vs Su Ta Gar, Anje Duhalde Vs George Brassens, Igelaren Banda Vs Mikel Laboa, Ruper Ordorika Vs Kortatu…Egurre! https://bilbohiria.com/docs2/2016/artayorran/160519artayorran.mp3 Deskargatu hemen

Perlak taldea 2013 hasieran sortu zen Zarautzen. Lehenengo lana Mungiako Gaua estudioan grabatu zuten, zazpi abestirekin. Post-punkaren gordintasuna eta iluntasuna dute abesti batzuek, eta kutsu alaiagoa besteek. Egunotan bigarren lana aurkezten dabiltza ‘ Itzaletatik ’ deiturikoa. Larunbatean aurkeztuko dute zuzenean diskoa. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160519_rafa_perlak.mp3 Deskargatu hemen

Britainiarrek smog esaten diote, euskaldunok ke lainoa, eta bilbotar txireneek txapela. Baina, izena gorabehera, gauza bera da hizkuntza eta toki guztietan: gehiegizko industria eta zirkulazioaren ondorioz, hiri batean kalitate kaskarreko airea arnastea. Euskal Herri barruan Bilboaldea da, zalantzarik gabe, airearen kutsadura arazo larrienak dituena, bertan milioi bat biztanle inguru bizi […]

Regueifa izeneko kopla inprobisatuak Galiziako ohitura dira, Euskal Herriko bertsolaritzaren antzekoak. Bertsoak eta regueifak uztartzeko asmoz, trukea egin dute Arratiako BHI institutuko eta Galiziako ikastetxe bitako ikasleek maiatzean. Lehenengo Galizian izan ziren eta aste honetan bertan izan dira. Bertsoaren eta regueifaren arteko antzekotasunak eta aldeak ezagutuko ditugu eta hizkuntzen biziberritzean […]

Azken urteotan maiz, maizegi, entzun dugu krisialdia gainditua dagoela eta ekonomia berehalako batean suspertuko zaigula. Hala ere, ekonomia eta errealitatea egoskorrak dira eta behin eta berriro ezeztatzen dituzte eskuineko politikariek zabaldutako iritziak eta emandako datuak. Eta asko dira, izan, positibismo itsu horren aurka altxatzen diren ahotsak, krisialdi hau, behin behinekoa […]

Gorka Salces ikerlariak “Euskaldunak komunikabideen aurrean: iritzien, ohituren eta jarreren azterketa kualitatibo eta kuantitatiboa” tesia aurkeztu berri du EHUn. Gaur egun inoiz baino komunikabide gehiago ditugu eskura, euskal hiztunak ere ugaritu dira, baina nolako jarrera dugu euskaldunak komunikabideen aurrean? Erdarazko komunikabideek Euskal Herriko panorama mediatikoa menderatzen dute? Galdera hauek eta […]

  Denbora. Zezenak. Zenbakiak. Zonbiak. Mila Jovovic. Mojeak. Isabelle Adjani. Banpiroak. Luc Besson. Lurrikara afinatzaileak. Lurrinak. Hippiak. Pensilvania, Transilvania eta Castlevania. San Francisco eta Calatrava. Ez hanka ez buru, musika-saioa ez den honetan.   https://bilbohiria.com/docs2/2016/eremuzkanpo/160503eremuz_betelamna_hiru.mp3 Saioa jaisteko, sakatu HEMEN

Aste honetako Argia astekarian aurkituko ditugun hiru gai ekarri dizkigu Lander Arbelaitz kazetariak. Lehenengo azalari erreparatu diogu; Maiatzak 15 mugimendua ekarri dute gogora. Madrilgo Sol plaza bete zuen maiatzaren 15eko mugimenduak bost urte bete ditu. M-15 mugimenduaren errepasoa egin dute. Bestetik Mirentxin gidariak elkartasun ekimenaren inguruko erreportajea egin dute. 1999ko […]