Txiki Muñoz ELA sindikatuko idazkari nagusiarekin mintzatu gara gaur goizean Hizpidea magazinean Maiatzaren Lehenaren ajearen ostean. Jon Sanchez kazetariak egindako galderen haritik, ELAko idazkari nagusiak banan-banan aletu du gai mordoxka bat: langabezia eta prekarietatea, sindikalgintzaren erronkak eta, oro har, langileen mugimenduari dagozkion gaiak. ELA Hego Euskal Herrian errealitate sendoa dela […]

Ane Zabala bilbotar kazetari ezaguna Bilbo Hiria irratian hasi da lanean. Xabier Lauzurika eta Mieltxo Monforten ezusteko heriotza tristeak gure irratiaren lantaldea berritzera behartu gaitu ezinbestean eta Ane Zabalak, hein batean, hutsune hori betetzen lagunduko digu gaurgero. Ibaizabal magazinean, ongietorri ofiziala emateaz gain, entrebista bat egin diogu berari, gure entzuleek […]

Apirilaren azken egunetan langabeziak Estatuan eman dituen datuen berri jakin dugula eta, Jon Bernat Zubiri ekonomialariak datu horiek guztiak hartu eta estatistiken irakurketa kritiko bat egin du gaurko bere kolaborazioan. Argi utzi nahi izan du politikariek gehienetan beren alderako eta onerako erabiltzen dituztela datuak, uneren batean positiboak gertatzen direnean, batik […]

Aste honetako ARGIA astekariak dakarrenari begira jarri gara Lander Arbelaitz erredaktorearekin. Hasteko, Donostia 2016 egitarau oparoaren barruan “Europa bat-batean” izeneko kantu inprobisatuaren nazioarteko topaketa interesgarria egin berria da. Europan oraindik ahozko bat-batekotasunari eusten dioten herrien ordezkariak izan dira bertan, Sardinia, Kurdistan eta Kataluniakoak, besteak beste. Argiako lagunek elkarrizketa bana egin […]

Editorialean bizikletaren historia azaldu eta bere eguneroko erabilera aldarrikatu dugu. Bilboko Indautxu plazan ospatu genuen Sant Jordiren diada oroitu dugu. Un cafe amb Clara Garcia atalean, siriar errefuxiatuak artatzera Greziako Lesbos irlara joandako bi lagun elkarrizketatu ditugu. Les bones herbes-en egunotan modan dagoen lorearen, arrosaren gaitasun terapeutikoak azaldu ditugu. L’embruix […]

The Middle Fingers taldeak lehenengo lana kaleratu berri du (Baga Biga,2016); Blboko Kafe Antzokian izan ziren lana aurkezten prentsaurrekoan eta kanta bi jo zituzten zuzenean; hori guztia eta Joseba B. Lenoir Gang Itoizen meedle basatia jotzen. Biniloaren tartean, Jose mari argoitia gogoratuko dugu Itoizen “Marea Gora” entzunda(1983). Egurre! https://bilbohiria.com/docs2/2016/artayorran/160428artayorran.mp3 Deskargatu […]

DOGMA 95 Copenhaguen 1995ean sortutako zinemagile-kolektiboa da. DOGMA 95ek egungo zinemaren jarrera jakin batzuen aurka borrokatzea du xede. DOGMA 95 sabotaje-ekintza da! (…) Zin dagit, zuzendari naizen heinean nire gustu pertsonala at utziko dudala. Ez naiz artista dagoeneko. Uko egingo diot artelana sortzeari, une bakoitza osotasuna baino garrantzitsuagoa baita askoz. […]