Nork ez du entzun, gutxien espero zuenean. Esaldia. Munduko normatasun osoarekin esaten da. Hiru hitz eta sei silabatako perpausa, batzuentzat apenas zaratarik ateratzen ez duena, eta beste batzuentzako isildu ezineko danbatekoa. Gaurko saioa, normaltasun alien horri eskaini nahi izan diogu, normala eta arraroa, norberarena eta bestearena, propio sentitzen dena eta […]

Greenpeace erakundeak TTIP delako itunaren inguruan gertatu diren  filtrazioen berri eman duenez geroztik, hainbat albiste eta zurrumurru zabaldu dira bazterretan  gaiaren inguruan. Zer den egia eta zer gezurra jakin nahian, Joseba Barandiaran ekonomialariarengana jo dugu gaurko irratsaioan, bere bertsioa eman diezagun eta, bide batez, ozeanoaz bi aldeetako esportazioari ateak irekitzen […]

Astero legez, Argia astekariari begira jarri gara. Ohiko dugun moduan Lander Arbelaitz Argiako kazetaria  izan dugu bide lagun. Eduki guztietatik hiru aipatu dizkigu. Lehenengoa azalean ageri dena ekarri du, Lorena Cabnal indigena feminista Maya elkarrizketatu baitute.  Bestetik Kongoko errepublikan dagoen gatazkaren inguruan erreportajea. Bukatzeko Jurramendin 1976an geratutakoren inguruko erreportajea dakar […]

Asteburu honetarako proposamen berezia HERRI URRATS. Ibilbidea egitera Garobel mendilerrorantz abiatuko gara, Txarlazogainara hain zuzen (Urduña). Horrekin batera, betiko lez, errezeta (zaizuriak pikillo piper eta hegaluzearekin), liburua (Onintze Goitizen “Amaia udalekuetan”), diskoa (Niña Coyote eta Chico Tornado) eta agenda jorratuko ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/zereingouasteburuan/160507_zeingou.mp3 Deskargatu hemen

Goiburukoa ez da gai bakarra izan, baina bai garratzitsuena Mikel Bujanda Euskalerria irratiko esatariak, astero legez, Iruñetik egin digun kronikan. Izan ere, Madrilgo gobernuaren aginduz ETBk Nafarroan zituen hedagailuak itzali ditzute eta horren ondorioz Nafarroako euskaldunek protesta egin dute UPNko egoitza aurrean. Jarraian, ekainaren 27ko hauteskundeak direla eta Nafarroa garaian […]

Kataluniako egoera-sozio-ekonomikoaren berri ekartzen digu hamabostean behin Aritz Galarraga kazetariak. Oraingoan bi gai jorratu ditu, nagusiki: alde batetik, Espainiako eta Kataluniako legeen arteko talka etengabea eta, bestetik, bertan Espainiako hauteskunde orokor errepikatuak direla bizi duten giroa. Lehen gaiari dagokionez, Aritzek azpimarratu du Espainiako Autzitegi Konstituzionalak berez eta berariaz deuseztatzen duela […]

Badakizu “Mariñelaren zai” kanta (Sorotan Bele) ” Wily O´Willbury” herri-kanta eskoziarra dela? Gaur gurean, bertsioak :Gorka Urbizu Vs Lou Reed;  Zea Mays Vs Mikel Laboa;  Mikel Errazkin & Ane Irazu Vs R.Ordorika;  PiLT Vs Oskorri; Su Ta Gar Vs Mikel Laboa; biniloaren atalean, Adela Ibaberen istorioa ezagutuko dugu Oskorrirekin. Egurreee!! […]

Gizartearen sentsibilizazioa lantzeko estrategia bat da Zurrumurruen Aurkako Sarea, arrazismoaren eta xenofobiaren prebentzioan lan egingo duena. Hainbat udal, erakunde publiko eta eragile sozialek bultzatu dute. Elkarte ugariren lana saretu eta praktika positiboak lantzeko, zurrumurrurikez.eus webgunea eta sare sozialak jarri dituzte martxan. Sareko kide Anaitze Agirre izan da gurean.   https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160505_anaitze_agiurre.mp3 […]