Rafa Ruedak disko baten gomendio egin digu, gaurkoan Javier Muguruzaren azken lanaz berba egin digu, Toneti anaiak deiturikoa. Abenduan plazaratu zuen, azken lanetan ohiko izan duen moduan oraingoan ere Mikel Azpirozen pianoaren melodiak lagun izan ditu, bere bakarkako ibilbidearen 14. lana da. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160505_rafarueda-jabiermuguruza_tonetianaiak.mp3 Deskargatu hemen
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Adituek diotenaren arabera, itsasoko olatuena etorkizun handiko energia mota dugu eta datozen urteetan garapen nabaria izango du, teknologiak horretarako bidea ematen duenean. Ildo horretatik, hain zuzen ere, EHUko EOLO ikerkuntza taldeak itsasoko olatuen indarra aurreikusteko eredu interesgarri bat asmatu du. Gabriel Ibarra EOLO ikerkuntza taldearen arduraduna da eta saio honetan […]
Agur, bertsozale! Agur eta ohore, bai, eta biba bertsoa! Horixe esan behar Bizkaiko Txapelketaz gozatzen ari garen garaiotan. Zapatuan izan zen bizkaiko bertsolarien jardunaz gozatzeko aukera, eta ondo gozatu ere! Derion jokatutako kanporaketan Imanol Uria izan zen garaile (eta oraingoz berak bildu ditu punturik gehien udaberriko kanporaketaren zorroan), eta atzetik […]
Onintze Goitiz idazle gazteak haur eta gazteentzako literatur lana argitaratu du Gaumin argitaletxearekin ‘Amaia udalekuetan’. Irakuketa errazeko liburua dugu, udagiroan kokatuta dago, protagonista Amaia da. Lagunekin udalekuetara joan nahi du baina gormutua da eta gurasoak ez dute utziko. Idazle gazterekin solasean aritu gara.
HIRU Euskal Herriko Garraiolarien Sindikatura jo dugu gaurko saioan, azken aspaldion maiz plazaratzen ari baitira Euskal Herriko garraiolarien kezkak eta kexak, zenbait kamioi istripuren harira. Sindikatu honetako kide den Victor Galartza izan da gure informatzailea. Berak adierazi digunez, asko eta askotarikoak dira garraiolariek dituzten arazoak. Ondoko hauek, besteak beste: errekonozituak […]
Leioako Umore azoka kale artisten plaza bilakatuko da maitzaren 19tik 22ra. XVII edizioak 21 estreinaldi ekarriko ditu, orotara 121 emanaldi lau egunetan zehar. Dantza, antzerkia, zirkua edo clown ikuskizunak osatuko dute progrmazioa. Bertako, estatuko eta nazioarteko taldeak parte hartuko dute. Azoka izaera izanik 200 profesionaletik gora egongo dira Leioan. Beste […]
Jaio aurretik sailkatu egiten gaituzte. Lehenego ekografietatik genitalak ikusi eta sailkatu egiten gaituzte. Zakila baduzu gizona zara eta ez baduzu, emakumea. Genitalek markatzen dute gure generoa. Eta generoak, gure bizitza. Haur transexualen ingurua berba egin dugu Igor Erauzkin sexologoarekin. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160503_igor_erauzkin_transexualitateaz.mp3 Deskargatu hemen
Sinestun gara, fededun, gezur askorekin. Gezur-zale, fikzio-zale gara beste ezeren gainetik, eta oporrotan ohi ez dugun, edo pantaila bezainbat bisitatzen ez dugun fikzo-tenplurik bisitatu dugu. Txabi eta Eneko, museoan, Teoren liburuxka batean bageunde bezala. Zaragoza, Brusela. Goya, Brueghel, eta aldiriak. Eta itzuli gara pertsona hobe, aratzago, bidezkoago. Bai zera, baina […]
Euskarazko zinema arrisku bizian ikusten du Ibaia euskal ekoizle burujabeen elkarteak, Espaniako kultura ministerioak ikus-entzunezko sektorearen diru laguntzak arautzean egin dituen irizpide aldaketen ondorioz. Egoera aztertu eta euskarazko zinemaren ahaulguneak eta indarguneak aztertu ditugu Miren Manias Ikus entzunezko komunikazion Doktorea. https://bilbohiria.com/docs2/2016/piperpolis/150503_piperpolis_miren_manias.mp3 Deskargatu hemen
Beti ibili izan da euskarari lotutako jardunean. Arrasaten jaio eta bertan bizi izan da bere aldi guzitan, ia-ia. Gaur egun Euskaltzaleen Topagunean zuzendari, AEKn, AEDn eta ingurukoetan urte luzez jardun eta gero. Orain, 20000 lagun eta 90 elkarte biltzen dituen Topagunean erronka ugari: euren jarduna berrasmatzea, eragin handiagoa lortzea, sentsibilizazioan […]
