Lau gai jorratu ditu gaur Pepe Aizpuru Euskal Irratien erredakzio buruak. Hasteko, gaur goizean goiz hainbat tokitan izandako atxiloketa eta miaketen berri ekarri digu. Gero, egun hauetan martxan dagoen Miarritzeko Foroa izan du mintzagai. Kultur arloan, aipamen berezia egin du Pepek, Georgiako Mzetambe musika talde berezia bisitaldian baita Iparraldean. Bukatzeko […]

Hedoi Etxarte idazle eta musikariak ‘Suzko lilia’ poesia liburua kaleratu berri du Susa argialetxearen eskutik. Gaur piperpolisera gonbidatu dugu bertan bildutako olerkiaz hiztegiteko. Biolinjole gaztearen musika entzun dugu ere. Bestetik aste honetan izango diren kontzertuen errepazua egin dugu, Martha Wainwright, Ama Say, The Cherry Boppers… Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN. […]

Nora aldizkariaren 10. zenbakia heldu berri zaigu gai interesgarri batzuekin. Erreportai nagusia “Landa-etxeetatik mendira” izenekoa Iñaki Alcaldek idatzi du: EAEko zenbait mendi ezagunak bisitatzeko aukera eta gertu dauden beste hainbeste landa-etxeren berri ematen du. Aldizkariak Iparraldean zehar biadatzen du bi artikuluren bitartez: Itxaro Bordak idatzitako “Zuberoako 7 herri” eta Alberto […]

Muskizen Petronor enpresa handiak Coke instalazio bat ezarri nahi du, baina bertako askok ez dute nahi, Gotzon Bilbao Coke instalazioaren aurkako koordinakundeko kideak kontatu digunez. Kontuan hartuta eremu horretan dauden enpresa handien dentsitatea (Bizkaia Badia, Termika, Petronor, A-8, errepide gehiago…) biztanleak nazkatuta daude egoerarekin. Nahiz eta Josu Jon Imaz Petronorreko […]

Zorrontzarra, azken urteetan zinema munduan murgilduta buru-belarri. Lehenago aurrezki kutxan lanpostu eroso horietako batean zebilen Madrilen, baina bizipoza galtzen-edo. Horretaz jabetuta hausnarraldi sakonaren ostean argi ikusi zuen bere bizia zinema egitera bideratu behar zuela. Lehengoak utzi eta Madrileko zinema munduan apur baten ibili  eta gero, New Yorka egin zuen hango […]

Urriari dagokion 85. zenbakiaz hitz egin digu Ane Zabala Prest aldizkariaren kazetariak. Azalean 3 izen agertzen badira ere, Gotzon Garaterenak piztu digu atentzioa. Zabalak esan duenez, Gotzon Garatek asko lagundu zien Deustualdeko euskararen aldeko egitasmoei, besteak beste Prest aldizkariari. Bi artikulu dedikatu dizkiote hil berriari, “Agur eta mila esker Gotzon” […]

Rafa Ruedaren azken diskoa aurkeztuko dugu (Zuhatz okerretan gora NOA) izeneko disko ederra. Segidan Maumousse taldearen lehenengo diskoa (46:03) entzuten jarraituko dugu. Musika gehiago ere topatuko duzue hemen, hala nola, Flaming Lips, Forss edo Franz Ferdinand. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN. Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla081028.mp3

SOS Arrazakeriak antolatutako “Komunikabideak eta Gutxiengoei” buruzko Jardunaldiak hilaren 30 eta 31ean burutuko dira Gasteizko Aldekoa Kultur Etxean . Helburua, Anaitze Agirre SOSeko Mugak Dokumentazio Zentruko kideak kontatu digunez, egun hedabideetan agertzen den etorkinen inguruko informazioa bideratzea da. Jardunaldietan, besteak beste, Begoña Zalbidea, Peio Aierbe, Lucía Benitez edo Carles Solak […]

Datorren larunbatean, azaroaren 1ean, Algara konpartsaren jaia izango da Bilbon. Eguerdian 7 Kaleetako Plaza Berrian hasiko dira ospakizunak txupinazoaren bitartez; gero bazkaria izango dute Kafe Antzokian eta arratsaldean parranda Roberto eta Keparen trikitixarekin, ordu txikiak heldu arte. Horrezaz gain, Algara konpartsako Agur, Isa (aurtengo txupinera) eta Ibanek 2008ko Aste Nagusiari […]