Rafa Rueda gonbidatu dugu gaur Piperpolisera egunotan han eta hemen entzun ditugu bere kantu berriak. Zuhatz okerretan gora noa deituriko lana aurkeztu berri du eta . Disko berri baten ostean ohi den bezela promozioa dator eta isilean eginiko lan guztia azaldu beharra. Hortara etorri da gurera. Saio hau deskargatzeko klikatu […]
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Amerikako Estatu Batuetako hauteskundeak hizpide Iñaki Barcenaren ahotan; heldu den asteburuan AEBetan egingo den G-20 koen bilera eta halaber mundu mailan eta Euskal Herrian egingo diren elgarretaratzeak ere gogoratu dizkigu. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
“20 urte entxuferik gabe” aipatu du baten batek Euskalerria Irratiko egoera (baimenik gabe dabiltza) definitzeko: edonola ere, iragan asteko ostiralean Barañainen egin zuten ospakizuna, lagunek inguratuta. Gai hori ere jorratu du Mikel Bujanda irrati horren zuzendariak egindako kronikan, eta horrekin batera Nafarroako Legebiltzarrean egunotan egiten ari diren eztabaidaren berri ekarri […]
Ibarrangelugo Lastarritxun bizi da Leire Saitua. Lau neska-mutilen ama eta duela gutxi beste bat etxean hartutakoa. 2001eko neguan izan genuen Bilbo Hiria Irratian eta “hamar urte barru zertan ikusten duzu zure burua?” galdetuta “kantuan” erantzun zuen orduan berak ere zergatik ez zekiela. Ordutik hiru maketa grabatu ditu eta kantaldiak ematen […]
Iazko abenduaren 28an BOM Bilboko Okupazio Mugimenduko 40 bat lagunek 7 Kaleetako Erribera kalean 15 urte baino gehiago hutsik zeramatzan erakin handi bat okupatu zuten. 4 hilabete eman zituzten gazteek hantxe bizitzen modu txarrean desalojatuak izan arte. Erriberako etxeko bizilagun eta auziperatuak diren Eneko eta Urtzik kontatu digutenez, egun gazte […]
Datorren larunbatean, hilaren 8an, Larren Mankomunitatearen 2. Zeharkaldia burutuko dute, Zeanuritik Ubidera Erdi Aroko galtzadan zehar. Duela mende bat baino gehiago Zeanuriko eta Ubideko udalek Larreen mankomunitateko kontuen kitapenerako urtero egiten duten batzarra profitatzen dute antolatzaileek ekimena gauzatzeko, Jon Urrutxurtuk esan digunez. Goizeko 10etan hasiko da 12 km.ko ibilbidea eta […]
Gaurko saioan egin dugun hautaketan soinu eta tendentzia askotako musika entzuteko parada izango duzue. Hasteko The Fall, 1976ko taldea ekarri dugu 2008an grabatu duen diskoarekin, Dengue Fever taldearen Rock Camboiarra ere izango da gurean, bitxia eta txundigarria. Bestaldetik Rafa Ruedaren azken diskoa (zuhaitz okerretan gora NOA) errepasatzen jarraituko dugu eta […]
Ez dago luntxik aurreratu zuten, eta proiektua aurkeztu ostean fish&txips hartzera joan dira. Han harrapatu ditugu guk Gorka Julio eta Haritz Rodriguez arraytxiki web laborategiko kideak. Aurkezpena egin berritan. Laborategia eta publikatu aurkeztu dizkigute. Albisteak 2.0 Gure albistegiari ekin diogu gero. Aste honetako albiste nagusiak. Albiste teknologikoak. irratiacom etiketarekin bildu.net […]
Gaurkoan Mikel Urbeltz Kafe Antzokiko Programazio arloko kideak azaroan izango diren ekitaldien berri ekarri digu, hobe esanda, lehen bi astekoak. Pasa dira dagoeneko Algara konpartsak egindako bazkaria eta festa (hilaren 1ean) non 200 bat lagun bildu baitziren edo aste honetako astelehenean, ezohiko egunean, reggae musika ekarri zigun Alborosie, edo asteazkenean […]
Pilpilean dagoen gaia ekarri digu aspaldiko lagun, soziologo eta EHUko irakasle den Iosu Larrinagak. Koke plantak suposatzen duena, Muskiz eta inguruan duen erantzuna, Iosu Ion Imazek jokatzen duen papera… Horrekin batera beste zenbait erreferentzia historiko ere gogorarazi dizkigu Iosuk. Eta ez ahaztu: Koke Plantaren Kontrako Plataformak, manifestazioa deitu duela larunbata […]
