Frantziako agintariek larrialdi egoera hiru hilabetez luzatu duten arren, Baionan manifestazioak egin dira Parisko goi bileraren karietara, manifestazioak debekaturik dauden arren. Berri horrekin hasi da Pantzo Hirigarai bere Ipar Euskal Herriko kronika egiten, gero beste batzuk jorratzeko: Baigorrira errefuxiatu gehiago heldu direla, Lorentxa Guimonen kasua, eta, bukatzeko, gaur azken eguna […]
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Martxan dugu dagoeneko COP 21, klima aldaketaren inguruko Parisko goi bilera, baita horren aurkako erantzunak ere. Horiek igandean hasi baziren ere, datozen egunotan gehiago izango dira, besteak beste, Vía Campesinak antolatuta. Bilera batzuk egiteaz gain, hilaren 12a aurreikusita dute manifestazio handia egitea, Unai Arangurenek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151201solasunaiaranguren.mp3 Deskargatu hemen
Koldo Mitxelena jaio zeneko 100. urtemugan, jardunaldiak antolatu ditu EHUk Bilbon eta Gasteizen. Jon Zarate Koldo Mitxelenak egindako lanekin hasi da. Gero, bihar ekitaldi instituzionala egingo dutela Bizkaia aretoan kontatu digu. Eta hilaren 3 eta 4an, Gasteizen egingo dute Jardunaldi akademikoak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151201hizpideajonzarate.mp3 Deskargatu hemen
Gaur iluntzeko 19:30ean hasiko da Sahararekin bat topaketa Bilboko Kafe Antzokian, eta bertan Beduino bat Karibe aldean liburua aurkeztuko dute, Un beduino en el Caribe izenekoa euskarara ekarrita, Erroa argitaletxearen eskutik. Xabier Monasteriok azaldu digunez, gaurkoan Mendebaldeko Sahararekiko elkartasuna jorratzen duten elkarteak, Joseba Apaolaza aktorea, musikari batzuk, eta Ali Salem […]
Gaur hasi da Klima aldaketari buruzko goi bilera Parisen. Egoera berezia da, Parisko erasoak gertatu ondoren, Frantziako agintariek larrialdi egoera hiru hilabetez luzatzea erabaki dutelako. Horri gehitu azken asteotan sakondu egin duten egoera, gerra egoera Sirian kasu honetan. Iñaki Barcenak hau guztia eta gehiago kontatu digu gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151130solasinakibarzena.mp3 Deskargatu hemem
Zamzar online aplikazioa, fitxategiak hainbat formatutara konbertitzeko aplikazioa, atera berri dute. Gai horrekin hasi da gaur Jabi Asurmendi, beste aplikazio berri batekin jarraitzeko: Akuilari hizkuntza eskubideen aplikazioarekin. Bukatzeko, Google Play music-ek MS Windows mahaigainerako bertsio bat daukala kontatu digu Jabik. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151130hizpideajabiasurmendi.mp3 Deskargatu hemen
Abengoa enpresa espainiarrak porrot egin dezake: zor handia dauka eta IBEX-35etik bota berri dute. Joseba Barandiaran ekonomilaria horrekin hasi da gaurkoan, Europako Banku Zentralak ostegunean egingo duen bilerarekin jarraitzeko. Bukatzeko, Parisko erasoek ekonomian izan ditzaketen ondorioak aztertu ditu Josebak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151130hizpideajosebabarandiaran.mp3 Deskargatu hemen
Izenburuak irakurri eta gure bi kolaboratzaile hasi dira komentarioak egiten. Hasteko, Irati Sarasuak Garoñako zentral nuklearraz hitz egin du, baita berrirekierarako data jarri ere: datorren urteko urtarrilaren lehen egunean. Gero, Gotzon Hermosillak Parisko goi bilera izan du hizpide. Gotzonek, neurri lotesleak beharrezkoak direla eta askatasunen murrizketak azpimarratu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151130hizpideagotzonirati.mp3 Deskargatu […]
Politikarien euskararekiko jarrera nabarmentzen da Unai Brea erredaktoreak aurkeztu digun aste honetako Argia astekariaren azalean. Gero, horren inguruko artikulua dator, “Ordezkari politikoentzat herritarren hizkuntzan egitea bigarren mailakoa da” goiburupean. Sakonean atalean Cat Boyd feminista eta independentista eskoziarra dugu, eta sekzio berean ere “Euskal Herritik ihesi, Errusia komunista babesleku” izan zuten […]
Gaur Oskola amatxurekin gelditu da katarroagaz dagoelako. Karramarroik sagu bat ikusi du eta beldurtu egin da eta Ane Monnak ipuintxo bat kontatu dio lasaitzeko. Zuei sagutxuek beldurra ematen dizuete? https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/gaurezdagoeskolarik/151126gaurezdagoeskolarikmousesagutxoa.mp3 Deskargatu hemen
