Irudienean izan gara, Legión Cóndor, nazien bidegabekeria, iragana eta oraina dokumentala, berau ekoitzi duen Baskale elkarteko Andrea Heuschmid egileetakoarekin ikusten. Hasieran erakusketa bat antolatu zuen, duela bi urte, eta gero dokumentala osatu du Txarly Marquésekin. Hiru hizkuntzatara dute itzulita 23 minutuko Kondor legioari buruzko dokumentala, eta bertan, protagonista nagusietako bat […]

Irratia egiteko teknologiez jardun dugu gaur Durangoko Azokako Kabi@ gunean. Azokaren baitako gune honetan euskaldunontzat interesgarriak suerta daitezkeen teknologia berrien dimentsio kultural eta sozialak nabarmentzen eta ezagutzera ematen saiatzen dira Gorka Juliok koordinatutako gune honetan. Gaurko eguna sareko euskal hedabideei begira eman dute, eta goizeko saioan euskal Irratiek Interneten emititzeko […]

Gaur Adur Larrea marrazkilariarekin berak idatzitako “Gabriel Aresti BioGrafikoa” eleberri grafikoa izan dugu hizpide gure saioan. Bilbon aurkeztu ondoren, datorren astelehenean Durangoko Azokan aurkeztuko du, 12:00etan. Urtebeteko lanaren emaiatza den ehun orrialdeko eleberri grafikoaz hitz egin digu Adurrek, nola sortu zen Gabriel Aresti idazlearen bizitza komikira eramateko ideia eta zein […]

“Argiatik Euskaldunon Egunkarira: euskarazko egunkaria aldarrikatzeagatik egitera” irakurtzen dugu aste honetako Argiaren azalean, asteon 25 urte beteko baitira Euskaldunon Egunkariaren lehenengo zenbakia kaleratu zenetik, eta ARGIAn sorburua izan zuela gogoratu dute. Gai horrekin hasi da Unai Brea erredaktorea gaur, gero beste batzuk jorratzeko: Sakonean Pascal Gaigne, eta Bizilagunak ezagutzea lehen […]

Gogoetaren plazatik atera berritan egon gara Fermin Etxegoien idazlearekin. Euskal kulturaren ikusgarritasunaz-ikusezintasunaz jardun du bertan, Eider Rodriguez eta Koldo Almandozekin solasean. Bertan plazaratutako ideiez aritu gara hasieran, ondoren bere liburu berriari heltzeko. Gazte literaturako nobela dugu bere hirugarrena, Autokarabana eta Zinegotzia argitaratu ostean. Urpekariak  du izena Erein argitaletxearekin argitaratu duen hau, […]

Liburuak sinatzen harrapatu dugu Katixa Agirre idazlea, aurten aurkeztutako Atertu arte itxaron nobela berria. Eleberri honen inguruan jardun dugu, Gasteizen 1976an abiatutako road novel edo errepide-nobela helduentzako bere hirugarren nobela da eta, tartean, haur eta gazte literaturako beste batzuk argitaratu ditu. Liburua sinatzera ez ezik hitzaldi-tailerra ematera ere etorri da […]