Gaur, Ulibarri euskaltegiko Aitziber Olabarrietaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. Aste honetan euskal zinea izan dute hizpide eta ikusgai, gurean egindakoa eta gure hizkuntzan egindakoa. Egunero arratsaldez, 19:00etan Campos Eliseos antzokian Zine Kontari 2015 egitaraua. 23tik 26ra, bi euroko salneurri sinbolikoarekin, astelehenean film labur sorta, asteartean 80 […]
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Gipuzkoako Bertsolari txapelketa aurrera doa, eta finalaurrekoez goxatzeko mementoa heldu zaigu jada. Domekarekin batera, Zarautzen jokatu zen aurreneko finalaurrekoa, eta bertan Alaia Martin oiartzuarra izan zen garaile. Pottoko lagunak ere han izan ziren eta alerik preziatuenak ekarri dizkigute, buru-belarrien gozagarri. Halaber, notiziak eta agenda-proposamen mardula helarazi dute, Bizkaiaren luze-zabalean bertsoak […]
Izenburuak irakurri ta gero, gaur Malen Aldalur izan dugu horietariko baten bat komentatzeko, eta gaurko eguna, azaroak 25, hartu du hizpide, hasteko. Malenek feministek egindako kritika aipatu du, erakundeek ez dutela kontuan hartzen bortizkeria hori egiturazkoa dela hain zuzen. Bukatzeko, Espainiako Auzitegi Gorenak Segiko bost lagun absolbitu dituela ere komentatu […]
Azken egunotan egondakoari errepasoa egin ondoren, gaurkoekin hasi da Mikel Urbeltz: Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezen hitzaldi-musikatua, Bilbo Hiria Irratiaren programazioaren aurkezpena, eta Lagun artean kantari. Bihar Izar & Star 6, eta Sorkun eta Liberen kontzertuak izango ditugu. Ostiralean, aldiz, Belako, eta Streeorocks. Larunbatean berriro Izar & Star 6, eta […]
Jolas zerrenda: 1. BIG BILL BROONZY Black Brown And White 2. MILT JACKSON If I Had You (45rpm) 3. KID ORY 12th Street Rag 4. DIZZY GILLESPIE The Champ (45rpm/33rpm) 5. MILT JACKSON If I Had You (33rpm) 6. ZUTTY SINGLETON Drum Face 7. BUD POWELL Crossin’ The Channel 8.EARL […]
Abenduaren jai-zubi horretaz probetxatuz, Durangoko azokak bere ateak irekiko ditu 50.ez. Aurten bost egun izango ditugu azokatik pasatzeko, lagunak agurtzeko, etab. Dakigunez, Durangokoa disko eta liburuak baino gehiago da, eta 250 ekitaldi dituzte prestatuta, azokan bertan eta kanpoan martxan egongo diren bederatzi gunetan. Gaurkoan, Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidenteak hori […]
Hilaren 30ean hasi eta abenduaren 12an bukatuko da Parisen Aldaketa klimatikoari buruzko goi bilera. Bertan, munduko ia 180 herrialderen ordezkariak egongo dira, eta tartean hainbat kontraesan. Jokoan, hasteko Lurraren etorkizuna. Iratxe Arriola baikor agertu da bileraren emaitzen inguruan, ahaztu gabe guk, pertsonalki, gai honetan egin ahal duguna. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151125hizpideairatxearriola.mp3 Deskargatu hemen
Ezohiko eguna hartuta, egutegiak hala behartuta, atzo egin zuten Bilboko udalbatza: betiko moduan, mahaigainean hainbat gai. Berri horrekin hasi da Alba Fatuarte, gero 2016rako Aurrekontuak komentatzeko: ostiralean, ezohiko batzarra izango dute gaia bideratzeko. Eta bukatzeko, gaurko eguna izan du hizpide, azaroak 25: politikariei, puntu more gutxiago, eta analisi sakonago eta […]
Mundu osoan (edo ia) ospatuko da bihar Emekumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna, Euskal Herrian ere. Gaia komentatzeko, gaur Oihana Etxebarrieta Bilgune Feministako kidea izan dugu. Oihanak, egunaren garrantzia azpimarratzeaz gain, “Hau ez da gure bakea” leloa aztertu du. Bihar egun berezia da, baina indarkeria mota horrek gainontzeko 364 egunetan borrokatzera […]
Gaur, BIGEko Irune Uriaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151124solasasteiruneuria.mp3 Deskargatu hemen
