Asteburu honetan Aiako Harrietan ARDITURRIKO TXONDORRA bisitatuko dugu. Ibilbidea egitera Erribera aldera joko dugu, Kaskante, Ablitas eta Tulebras herrietara hain zuzen. Errezeta ” hegaluzea”, Diskoa (Sorkun) eta Liburua (Pruden Gartziaren “Nafarroako auziaz”.) Eta betiko moduan asteburuko agenda mardula. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/151121zeingou.mp3 Deskargatu hemen

Nafarroako gobernu berria datorren urteko aurrekontuak ari da prestatzen, gobernuan dauden lau alderdien akordioaren baitan. Kontuan eduki behar da UPNren gobernuak azken hiru urteetan 2012ko aurrekontuak luzatu dituela eta, horregatik, eguneratu beharraren eta gobernu aldaketaren ondorioz, aldaketa nabariak espero dira bertan. Berri horrekin hasi da gaur Euskalerria irratiko Mikel Bujanda […]

Eneko Barberena ezohiko gai batekin hasi da gaurkoan, Adur Larreak berriki aurkeztutako Gabriel Arestiri buruzko komiki liburuarekin hain zuzen ere. Gero, Enekok zein Danelek Parisko gertakariak komentatu dituzte: kezkatuta daude biak, besteak beste, Frantziak hartutako neurri gogorrengatik. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151120hizpideadanelesarriugarteenekobarberena.mp3 Deskargatu hemen

Francisco Franco espainiar diktadorea 1975eko azaroaren 20an hil zen, ohean. Frankismoaren Krimenen Aurkako Euskal Plataformako kide Josu Ibargutxik kontestua aztertu du, eta berriaren eragin gazi-gozoa ere kontuan hartuta kartzelan zegoela. Mieltxo Monfortek, bestalde, haren heriotzak sortutako ilusioa aipatu du, orduko egoera azalduz. Bukatzeko, Josuk Frankismoaren krimenen aurkako kereila zertan den […]

Capítol 11: Al mal temps, bona música. Editorialean, iragan ostiraleko Pariseko gertakariak oroituko ditugu, arabiar munduaren egoera azaletik aztertuko dugu eta bortizkeria matxista pairatu duten emakumeei abestia dedikatuko diegu. Ondoren, Arrigorriagako Erein abesbatzako Alberto Ruiz de Azua izango dugu.  Un café amb Clara García atalean Glaukoma talde tolosarra elkarrizketatuko dugu. […]

Asian Dub Foundation aspaldi gurean ibili barik, Kafe Antzokian izan ditugu berriki. Hantxe Ane, bizi-bizi, gure moduan, musika ederrak dantzara eramanda, eta bertan lotu dogu hitzordua. Lagun bat, mundu bat. Gaur elkar ezagutzeko parada izan dugu, eta Aneren muinean sartuta dagoen gaia izan dugu mintzagai: arreta. Arreta, etengabeko ariketa, zertan […]

Gaur ere, Pedro Elias Igartuak disko sorta ederra ekarri digu. Lehen orduan, Kortatu, Kings of Leon, Imuntzo eta Beloki, Fanfarre CioÇarlia eta Toots Hibberten kantak jarri dizkigu. Bigarrenean, aldiz, hasteko Ruper eta Georgie Fameren batzuk. Gero, Bob Dylanek 1965 eta 66an egindako grabazio batzuk entzuteko parada izan dugu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/151119soinugela.mp3 Deskargatu […]

Izenburuak irakurri ondoren, egunero bezala, gai batu edo gehiagori sakontzea ekiten diogu “Hizpidea” magazinean. Gaur Ion Ansak Pariseko gertakariak hartu ditu hizpide, eta Ionen ustez “bada garaia gauzak argi esateko”: historian zehar Mendebaldearen jarreraz ari zen, jakina. Maite Asensio, bestalde, Islamofobiaz eta ezkerraz hasi da hitz egiten, “Europako balioez hitz […]

Pasa den ostiralean, gaueko 22ak inguru, nola erreakzionatu zuten hedabideek? Nola jorratu dituzte Pariseko gertakariak? Jabi Zabalak galdera horiei erantzun die gaurkoan, Euskal Herrian, Espainiako TDTan eta nazioarteko kateetan egin zuten jarraipena -eta jarraipen eza– aztertu ditu. Horrekin batera Pariseko eta Beiruteko sarraskien trataeran erabilitako “standard bikoitzak” eta Shock doktrinaren […]