Capítol 12: Homes i dones, respecte i llibertat. Editorialean Barçak Real Madridi irabazi izana ospatuko dugu, gozatuko dugu Minyons de Terrassa taldeak lorturiko quatre de deu amb folre i manilles gazteluarekin eta genero bortizkeria suntsitzearen alde egingo dugu, besteak beste, Associació d’Homes Igualitaris taldeak Bartzelonan antolatutako Men in movement jardunaldiak […]
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Hauxe da aste honetako proposamen nagusia, hemendik gertu, Basaurin, Basaurin be bagara 2015 jaialdia. Gainera, Bilbo-Malmasin-Finaga ibilbidea. Horretaz gain, errezeta ( txololatezko postre gozoa); liburua ( Xabier Mendigurenen “Puskertin”); diskoa ( Ken Zazpi ) eta , betiko moduan, astebururako agenda. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/151128zeingou.mp3 Deskargatu hemen
Euskararen eguna hurbiltzen ari dela, gaur Bilbon eta Gasteizen martxan diren bi ekimenen berri izan dugu, Darabilbo eta Egingo al dugu hurrenez hurren. Darabilboko Aitor Argotek nondik datorren ekimena, zertan ari diren eta gehiago kontatu digu. Jon Basagurenek, aldiz, Gasteizen, ikasleak eta beste euskaldunak klaseetatik kanpo euskaraz mintza daitezen denetariko […]
Zalaparta handia sortu du azken egunotan Abel Azkonaren “Desenterrados” erakusketak. Berri horrekin hasi da gaur Mikel Bujanda. Gero, gaurko eztabaida Nafarroako Parlamentuan aipatu du, Erabakitzeko eskubidearen inguruan. Lan munduan beste bi berri: alde batetik, atzo Urdazubin langile bat hil zela, eta bestetik Landabengo VWeko egoera. Bukatzeko Agendan, euskaren eguna eta […]
Gaur, Juan Mateo Zabala euskaltegiko Mikel Etxebarriaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinaren atal honetan. Egunotan, euskararen egunaren harira, ipuin bati amaiera jartzen ari dira ikasleak, ipuinak euskaltegiko alegiazko ikasle bat eta euskara izeneko andrea ditu protagonista. Euskararen egunerako egitarau zabala prestatu dutela kontatu digu Mikelek. https://bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151126solasastemikeletxebarria.mp3
Lehen orduan, Bob Dylan izan da ardatza, eta berak 1965 eta 66an grabatutako kantak jarri dizkigu Pedro Elias Igartuak. Bigarrenean, aldiz, The Pogues, Led Zeppelin, Igelaren banda eta Estankonaren kantak entzun ditugu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/151126soinugeladylan.mp3 Deskargatu hemen
Ekologistak Martxan elkarteak antolatuta, hilaren 17an hasi ziren Baso jardunaldiak Bilbon, Eduardo Renovalesek kontatu digunez. Basoen egoera ikusita, hainbat tekniko eta aditu ari dira horietan parte hartzen. Gaur beste saio bat izango dute Ekoetxean (Pilota kalean) eta larunbatean mendi-irteera prestatu dute. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151126solaseduardorenovales.mp3 Deskargatu hemen
Kepa Altonaga biologo eta zoologoarekin Charles Darwin naturalista eta biologo ingelesaren ekarpena gogoratu dugu Zientzialari saioko lehen emanaldi honetan. Altonagak berak idatzitako Darwin geurean (2010, Pamiela) liburuan bildu zuen Darwinen inguruko informazio mordoa. Kontatu digunez, Darwinek ekarri zigun eboluzioaren teoria, hautespen naturalaren bahetik pasatu ostean espezieak eraldatzen doazela zioen teoria […]
Datorren larunbatean, hilak 28, eta Hezkuntza plataformen topaguneak deitua, LOMCEren aurkako mobilizazioak izango dira Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, “Inposiziorik ez. Guk orain, hemen, gure hezkuntza eraiki” lelopean. Hezkuntza plataforma horretan irakasle, ikasle eta gurasoek parte hartzen dute, Leire Zelaiak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151126hizpidealeirezelaiahezkuntzaplataformentopagunea.mp3 Deskargatu hemen
Gaur, Aritz Galarragak hiru gai aztertu ditu, beti hedabide batzuek ateratako informazioari erreparatuta. Hasteko, Auzitegi Konstituzionalak atzera bota du Kataluniak Ogasun sail propioa izateko proposamena. Bigarrenik, Convergenciak beste alderdi bat sortuko du datorren udaberrian seguru aski. Eta bukatzeko, Espainiako gobernuak, Montoro ministroak hala esanda, ez dio krediturik emango Kataluniakoari. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151126hizpideaaritzgalarraga.mp3 […]
