Hizpidea magazinearen hasieran izenburuak irakurtzen ditugu eta gure kolaboratzaileek jorratu nahi dituzten gaiak aukeratzen dute: gaur, Euskararen eguna eta 04/08 sumarioa izan dira. Maite Asensiok, Jakin aldizkariko Lorea Agirreren euskararen inguruko adierazpenak izan ditu hizpide. Ion Ansak, aldiz, gaur hastekoa den 04 / 08 sumarioa izan du mintzagai. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151203hizpideamaite%20Asensiojonansa.mp3 Deskargatu […]

Domekan jokatu zen, Tolosan, Gipuzkoako txapelketako bigarren finalaurrekoa, eta POTTO irratsaioko lagunek (Josu Zabalak, Axier Goñik eta Erlantz Ibargurengoitiak) kontatu eta ekarri digute. Saioan izandako bertso preziatuenak entzungai, Txapelketaren analisia, berriak eta agenda-proposamena POTTOn. Biba Bertsoa!! https://bilbohiria.com/docs/podcast/potto/151202potto.mp3 Deskargatu hemen.

Bilboko 2016rako Aurrekontuakl aurrera doaz, oposizioko mozio guztiak bertan behera utziz. Berri horrekin hasi da Bruno Zubizarreta, gero beste gai batzuk jorratzeko: Aburto alkatea eta merkatari txikiak, Iberdrolari jarritako isuna, eta igandeko Independentziaren aldeko manifestazioa hain zuzen. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151202solasbrunozubizarreta.mp3 Deskargatu hemen

Bihar, Euskararen eguna izateaz gain, Nafarroako eguna ere izango da, eta jai ofiziala Nafarroa Garaian. Aurten aldaketa batzuk sartu ditu gobernu berriak programan. Horrez gain, Mikel Bujandak 2016rako Aurrekontuak aztertu ditu, eta bukatzeko, makrozubi horretan, Agenda, biharko egunean zentratuta. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151202hizpideamikelbujanda.mp3 Deskargatu hemen

Egunero izenburuak irakurri ondoren bi gonbidatu ditugu “Hizpidea” magazinean haiek sakontzeko, eta gaur Nekane Zinkunegik eta Eñaut Mitxelanak horixe egin dute. Nekanek “Ametsen liburua” izan du hizpide, non 467 preso-iheslari errepresaliatu eta 20 euskal artista agertzen diren. Eñautek, bestalde, Durangoko azoka, eta Bizardunak eta Esne Beltza taldeen hikamika izan ditu […]