Saioaren bigarren orduan monogafikoa egin digu Pedrok Irlandako folk musikaz. Talde, kantari eta jotzaile bikainak ekarri ditu gure uhinetara. Honako hauek, hain zuzen ere: De Dannan, Four Men And A Dog, Andy Irvine eta Ron Kavana. Horretara baino lehen, ordea, denetariko diskoak entzuten jardun dugu Soinugelan: Alison Krauss eta […]
Soinugela
Pedro Elias Igartuaren eskutik musikak entzungai eta, hitzareki, musikaren inguruko kontakizuna, jatorriak, helburuak, trivia pixkat… Denetik.
Lerroburuak iradokitzen duenez, binilo txikiak edo singleak hartu ditu hizpidean gaurko saioan Pedro Elias Igartuak, beste garai batean, duela zenbait hamarkadatan, musika entzuteko ohiko bidea zen formatoa, alegia. Musikaren historian egiazko harribitxiak diren binilo txikiak ekarri eta gure gure disko jogailu zaharrean entzun ditugu beste behin. Eta binilo horietan […]
Aste honetako Soinugela emititzen zen egun berean Pettik Bilboko Kafe Antzokian kontzertua eman behar zuela eta, Pedro Elias Igartuak luze aztertu eta komentatu du artista beratarraren azken lana. Disko bikaina, haren ustez, hainbat estilo biltzen dituena eta Pettiren potentzialtasunaren eta errealitatearen isla dena. Pettiren ahots sendoaz eta gitarra jotzeko modu […]
Indarrez eta ohiko musika onaz ekin dio urte berriari Pedro Elias Igartua musika adituak gure irratian gidatzen duen Soinugela saioari. Ravi Shankar ezagunaren alaba den Anouska Shankar zitar jolearen disko ingteresgarriarekin hasi gara. Gainera, senideak partaide diren bi kantak aukeratu ditugu: batean aitarekin egiten duen pieza eta bestean ahizpa […]
Musikari beltzak izan dira protagonista nagusiak aste honetako Soinugela irratsaioan. Hiru musikari eta reggae talde bat aukeratu ditu Pedro Elias Igartuak. Honako hauek, hain zuzen ere: Marie Knight “Let Us Get Together” diskoarekin; Bettye LaVette “The Scene Of The Crime” lanarekin, Fats Domino pianojole aparta eta Jamaikako Culture hirukote […]
Diana Krallen The Very Best izeneko bildumak eman dio hasiera aste honetako Soinugelari. Beste emakume batekin jarraitu dugu, baina oraingo honetan Brasilgoa den eta bertako musika elektronikarekin nahastu duen kantari baten lana ezagutzeko, Daniela Mercuryz ari gara, “Carnaval Eletrónico izeneko lan bikaina plazaratu duena. Ben Harperren azken diskoa ere ekarri […]
Oraingo saio hau aurreko astekoa amaitu genuen bezala hasi dugu: Sly and The Family Stone taldearen musika entzunez. Geroztik, reggae doinuak heldu zaizkigu Toots and The Maytalsen azken diskoan: Light Your Light (Piztu zure argia). Bitxikeria bat aurkeztu digu geroago Pedro Elias Igartuak: Mojo aldizkariak, tabakoa eta alkohola aitzakia […]
Bi zati oso ezberdin eduki ditu aste honetako Soinugela saioak: lehenengoan nobedadezz jardun du Pedro Elias Igartuak eta bigarren orduan 60 eta 70eko hamarraldietan soul musikari berebiziko iraultza eragin zion Sly and The family Stone talde mitikoaren bilakaera musikala jorratu du xehetasun handiz. Nobedadeen artea, musikari eta disko hauek […]
Aste honetako Soinugelan nobedadeak izan dira nagusi. Besteak beste, honako disko hauek entzuteko parada izan dugu: alde batetik, Putumayo etxeak ateratako World Hits izeneko diskotik Peter Toshek eta Mick Jaggerrek abestutako Don´t Look Back kanta entzun dugu; gero, Gotan Project taldearen !Ya basta! diskoa heldu da, horren ondotik, talde horren […]
Pedro Elias Igartua musika adituak beste aste batez zabaldu du Soinugela, aire girotua martxan jarri eta denetariko musika eskaini digu, kantuen artean ohi bezain iruzkin jakingarriak eginez. Folk esparruan Galiziako eta Euskal Herriko talde bana izan dugu: Nordestinas eta Lantz. Asturiasen ere geldialdi bat egin dugu, Skama Larede taldekoek skari […]
