George Harrison beatle ohiak kanta bat behar zuen 1988an bere LP berriaren B alderako, eta bi egun besterik ez zeukan kanta hura sortu eta grabatzeko. Hortaz, musikari lagun batzuei dei egin eta arin bai arin kanta bat inprobisatu zuten Los Angelesko estudio txiki batean. Lagun haiek. haatik, ez ziren nolanahikoak, […]
Soinugela
Pedro Elias Igartuaren eskutik musikak entzungai eta, hitzareki, musikaren inguruko kontakizuna, jatorriak, helburuak, trivia pixkat… Denetik.
Saioaren bigarren orduan monografiko bikaina eskaini digu aste honetan Pedro Elias Igartuak Mavis Staples gospel kantariaren bigrafiaz eta diskografiaz. Duela bi aste hasitako lana biribiltzeko balio izan du saio honek. Horretara baino lehen, ordea, irratsaioaren lehenbiziko orduan, beste jenero batzuetan diharduten kantariak izan ditugu protagonista. Honako hauek, hain zuzen ere: […]
Soinugela berezia eduki dugu aste honetan. Ohiko formatoa alde batera utzi eta bi gai luze jorratu ditugu: bateko, Maddi Oihenart kantari zuberotarra eduki dugu gure estudioetra zetorrela eta, ia ordubeteko entrebista luzea egin diogu bere azken diskoaz; eta, besteko, Bilbo Hiria irratiaren 10. urteurrenaren karietara, maiatzaren 23an The Dubliners taldeak […]
Alison Kraussen ahots zoragarriak eman dio hasiera aste honetako Soinugela irratsaioari. Disko berria plazaratu du berrikitan amerikarrak, A Hundred Miles Or More izenekoa. Diskoaren nolakoa ezagutzen hasteko, hiru kanta entzun ditugu bertatik. Bluegrass eta country kantariaren ondotik, Kelly Joe Phelps gitarrajolearen musikaz gozatzeko parada izan dugu. Karibe aldera jo dugu […]
Ohi bezala, aniztasuna gailendu da gaurkoan ere Soinugela irratsaioan. Egia den bezala esateko, musika genero gehienak entzungai izan ditugu: jazza, bluesa, rocka, folka, tradizionala eta Pedro Elias Igartuak “gitronika” izenaz bataiatu duen beste genero bat ere bai. Jazza Javier Colinak, Marc Miraltak eta Perico Sambeatek osatzen duten hirukotearen eskutik […]
Musika maite dugulako zabaltzen dugu astero Bilbo Hiria irratian gure Soinugela; eta bertan Pedro Elías Igartuak musika aukera aparta eskaintzen digu, beti ere autore guztien gainean iruzkin jakingarriak eginez. Aste honetan, esate baterako, The Who talde mitikoaren ibilbidea errepasatzen hasi gara, hurrengo asteetan jarraitzekotan. Horretara baino lehen, hala ere, bestelako […]
Bitxia bezain entzungarria oraingo honetan Pedro Elias Igartuak paratu digun irratsaioa. Hasierako atalean, emakume kantariak izan dira protagonista: Norah Jones bere hirugarren diskoarekin (Not Too Late), Ricky Lee Jones zenbait sermoiren gainean plazaratu duen disko bitxiarekin, María Salgado espainiarra, zortzi urtez isilik egon ostean, Abrecaminos deritzan diskoa autoekitzi duena, Haris […]
Saio polita eta bariatua eskaini digu Pedro Elias Igartuak aste honetan. Lehenbizi, Kanadako Arcade Fire taldearen Neon Bible (Neonezko Biblia) diskoa gogoratzen hasi gara. Oroimenarekin segituz, jarraian iaz zendu zen Nikky Sudden musikari ingelesa gogoratu dugu, berriketan hil ondoko diskoa agertu baita, The Truth Doesn´t Matter (Egiak ez du axolarik), […]
Zuzeneko musika eduki dugu gaurko Soinugelan, Borja Estankona etorri baitzaigu Bilbo Hiria irratiaren estudioetara. Egia esan, primiziatzat har genezake bisita hau, oraindik grabatzeke dauzkan hiru kantu eskaini baitizkie zuzenean gure entzuleei. Hortaz landa, Arcade Fire kanadar taldea eta jada desagertua den Luna taldearen ondorengo diren Britta Phillips eta Dean Wareham […]
Herbehereetatik heldutako proiektu batekin ekin dio aste honetako saioari Pedro Elias Igartuak. Hainbat tokitako partaidez osatua dagoen No Blues taldeak zenbait kanta eskaini digu “arabikana” deritzan estiloan, Amerikako bluesa eta arabiar musikaren nahasketa, alegia. Horren ostean, Gotzon Uribek kudeatzen duen Noizpop zigiluak atera dituen azken bi diskoak ezagutzen jardun dugu: […]
