BILBO HIRIA AUZOZ AUZO: Larunbatean Errekaldetik arituko gara zuzenean

Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egingo dugu Errekalde auzotik, 12:00etatik 14:00etara. Ostiralean abiatuko dita Errekaldeko jaiak eta larunbatean bigarren eguna izango dute, Ekainaren 23an hasi eta uztailaren 2an amaituko dira Errekalde auzoko jaiak.  Bi orduko saioan, auzoa bertatik beratara ezagutzeko aukera izango dugu. Larunbatean Emakumeen Eguna ospatuko da. Egunean zehar ‘Emakumeek ere historia egiten dugu’ erakusketa izango da ikusgai  plazan eta 20:00etan Prebentzio eta micromatxismoen bideo lehiaketaren sari banaketa egingo da, guzti horren berri emateko eta Gure Auzoan ez! Ekimenaz berba egiteko Zutitzen Errekaldeko nesken elkartea izango da saioan. Auzoaren bilakaera eta eraldaketa Errekaldeko auzo elkarteko kideek emango digute. Kirola eta aisiaz Zohardia kultur elkarteko lagunen eskutik etorriko da. Autopistaren borrokaz ere mintzatuko gara, autopistaren arriskua behin baino gehiagotan salatu dute, “Noiz arte arriskuan bizi? Autopista kanpora atoan”, oihukatu dute ozen autopista azpitik, aldarrikapen hori ere saioan aztertuko dugu. Gazteleku komunitatearen garapenerako elkarteko lagunak ere batuko zaizkigu saiora. Zurrumurruen aurka lanean dabiltzan lagunak izango dira “zurrumurruen aurkako” estrategia global bat diseinatu du atzerritarren inguruko zurrumurru faltsuak eta estereotipoak identifikatzeko, proiektu honek abiapuntua Errekalden izan zuen. Jaietan murgilduta egonez , Errekaldeko jai batzordeko kideak ez dira faltako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GOMUTAN: Diego Lopez Harokoak 1300ean emandako fundazio agiria gomutan

ol. Eka 23 , 2017
Diego Lopez Harokoak 1300ean emandako fundazio agiria jotzen dugu Bilboko hiribilduaren jaiotza-agiritzat. Baina ikertzaile batzuen aburuz, beharbada, fundazio agiri zaharragorik ere izan zen… https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170623_gomutan25.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak