Baigorritik Barakaldora Euskal Herria zeharkatuko du Bertsolari txapelketa Nagusiak

Igandean Irailaren 23an hasiko da bertsolari  txapelketa nagusia , Baigorrin , eta abenduaren 17n jokatuko dute finala, Barakaldoko BEC erakustazokan. 43 bertsolari arituko dira kantuan txapelketako hamalau saioetan.  Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan,aurkeztu dute euskal herriko txapelketa nagusia Serio agertu dira Imanol Murua Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaria. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko antolaketan  lan horren guztiaren muinean zer dagoen argi  adierazi dute, Bertsoa jarri nahi dute erdigunean. Azken finean, bertsoa da bertsolaritzaren oinarria, hori da txapelketa nagusiaren sekretua 43 bertsolarik parte hartuko dute, guztira; hemezortzi gai jartzaile ari dira lanean martxoaz geroztik, eta hogei epaile izango dira. Hamalau saioen egutegi osoa ere zabaldu dute antolatzaileek, eta salgai izango dira gaurtik aurrera final laurdenetarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian.Lau urterik behin jokatzen den bertsolari txapelketa nagusiak oihartzun zabala izaten du. Txapelketa ez da ekimen isolatua, aurkezpenean argi utzi dute urte osoan zehar egiten diren  lanak. Mugimendu zabala eta dinamikoa da bertsolaritzarena, jende asko dago lanean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Euskal komikien historian barrena

ol. Ira 22 , 2017
Irudiz irudi, binetaz bineta euskal komikigintzearen historiaren zati inportante bat ikusi daiteke Bilboko Bizkaiko Foru Liburutegian,Euskal Herrian egin diren komiki lanen aukeraketa bat egin dute “Euskal komikia 1975- 2017” erakusketan. Erakusketan batez ere testuak eta irudiak daude ikusgai 35 paneletan. Bitrinetan, berriz, jatorrizko argitalpenak ikus daitezke. Mikel Begoña da erakusketa honetako komisarioa […]

Honekin lotuak