2000 urtean jaio zen Kurkuluxetan Elkartea, Zenbat Gara elkartearen babesean. Hasieratik argi izan zuen bere helburua: euskararen erabilera naturala sustatzea haur eta gazteen artean, hezkuntzan eta aisialdian kultur ekimenak eskainiz. Antzerkia, musika, dramatizazioa, film pedagogikoak, disko-dantzak, topaketak… azken 25 urteotan haur eta gazte askoren hezkuntzan eta euskararekiko atxikimenduan eragile aktibo […]

BiON Project ikuskizuna martxan da. Iñigo eta Sendoa daude proiektuaren atzean eta perkusioa eta alboka uztartu eta nahasten dituzte. Adarrots folk musika taldeko bi kide dira eta duela urte batzuk hasi ziren proiektu hau makinatzen. Azken fasea orain hasi dute eta ikuskizuna oholtzara eramaten hasi dira. Iñigo gurean izan da […]

Gonbidatu presentzialak itzuli dira gurera, aste honetan: Siriusly taldea, Zornotzatik. Hirukote jator honek atera berri duen lana aurkezteaz gain, zerrenda polit bat ekarri digu, taldearen erreferentzi eta gustuekin lotuta. Nostalgia pixkatxo bat nahastu dugu berriagoak diren doinuekin. Halan eta guztiz ere, flekilloak eta lerrodun eskularruak prestatu, nahiko emo gatoz eta. https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250922_norbaithildahemen_32_siriusly.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurkoa bezalako egun batez zendu zen Pauen Pierre Bordazarre, ezizenez Etxahun-Iruri (Iruri, Zuberoa, 1908ko maiatzaren 28a), euskal idazlea, musikaria, eta pastoralgilea izan zen, ogibidez laboraria eta artzaina. Iruriko Etxahunian sortua, etxe horretan bizi izan zen. Haur-denboran eskolara joan zelarik (13 urte bete artean), ikasle ona izan omen. Bereziki gustuko omen […]