Gaurko saioan hiru gai landu dituzte Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Rey ekonomialariak. Lehenengo INE-ren azken datuak aztertu dituzte, sektorez eta adin tartez lanak eta enpleguak izaten hari den galera. Bigarrenez Maiatzaren Lehenaren historia ekarri dute gogora . Gaur egun zertan bilakatu den hausnartu eta emandako mezuen azterketa egin dute. Maiatzaren lehena lana eta bizitza bateragarria egiteko borroka eguna izan behar duela azpimarratuz. Bukatzeko Amaia Lekunberri kazetariak Argia astekariaren LARRUN gehigarrian landutako artikulua ekarri du, Glovorentzat lanean aritu den pertsona batekin enpresaren esplotazioa molde berriak aztertu dituena.
Deskargatu hemen.