SOINUGELA: Ken Hensley, Rafa Rueda (elkarrizketa), Sibusile Xaba, Larkin Poe, Kraftwerk…

Pasa den azaroaren 4an hil zen Ingalaterran Ken Hensley, 70eko hamarkadan Uriah Heep taldearen kide garrantzitsua izan zena. Uriah Heep “progressive rock” edo rock aurrerakoiaren ikurretakoa izan zen. Bere omenez gaur hiru kantu entzun ditugu: Tears in My Eyes (1973), High Priorities (1971) eta Lady in Black (1971).

Rafa Ruedaren Rueda izeneko disko berrian lan biluzia egin nahi izan du berak, musikari bakarra da eta.  Hainbat olerkariren lanak erabiliz abesti borobilak (gurpila bezainbat) eskaini dizkigu Rafak. Entzun ditugunak: Ihes puntua (hitzak: Elena Olave), Foto zaharrak (hitzak: Iñigo Astiz), Hokusairen olatua (hitzak: Joseba Sarrionandia), eta Zahartzeko modurik onena. Kantuekin aritu gara, baina Rafa bera ere izan dugu, telefonoaren bestaldean, disko berri eder honen gainean mintzatzeko.

Hego Afrikako Sibusile Xabaren azkenengo lana, Ngiwu Shwabada, aurkeztu zuten iragan udan. Lan horretatik kantu bi entzun ditugu: Umndeni eta Tribute to Bafo.

Rebecca eta bere ahizpa den Meghan Lorell dira Larkin Poe. 2018an, musikan hamarka bat zeroatenean, gazte hauek Venom and Faith bilduma ezin bestekoa grabatu zuten Nashvillen. Bertatik entzun ditugun kantuak: Nights in White Satin, Sometimes, Beach Blonde Battle Blues, Hard Time Killing Floor Blues eta Mississippi.

Kraftwerk taldearen bi kantu entzun ditugu ondoren: Radioactivity eta Trans Europe Express.

The New Seekers taldearen hiru kantu jarri ditugu, gaurko saioari amaiera eman aurretik: I’d Like to Teach the World to Sing (in Perfect Harmony), Circles eta Pinball Wizard.

 

Deskargatu hemen.

 

 

One thought on “SOINUGELA: Ken Hensley, Rafa Rueda (elkarrizketa), Sibusile Xaba, Larkin Poe, Kraftwerk…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

2020 urtean, 120 ekoizpen baino gehiago filmatu dira Bilbo eta Bizkaian

al. Urt 18 , 2021
Iaz, ikus-entzunezko 202 ekoizpeni eman zitzaien arreta. Horietatik 122 grabaketa burutu ziren; hau da, 540 egunetan filmatu zen Bilbo eta Bizkaiko agertokietan COVID-19aren birusaren eragina gorabehera, sektoreak maiatzaren 10etik aurrera ekin zion berriz ere jarduerari, eta, hori horrela, 2020. urtea izan da hirian eta lurraldean filmazio-egun gehien izan dituen urtea. […]

Honekin lotuak