A ala B diskoa atera zutenetik lau urte pasa ostean, Willis Drummondek lan berria du Tabula rasa. Bi urteko geldiunearen ostean , Joseba B Lenoir taldekidea batu zaie, eta estreinakoz, ekoizle batekin aritu dira estudioan, Burke Reid , honek A ala B nahastu zuen. Disko hau garai berri baten emaitza da, aldaketez josia. Diskoa hiru astetan grabatu zuten Iñigo Irazoki taldearen zuzeneko teknikariak etxean duen Atala estudioan. Willisek diskoa aurkeztuko du larunbatean Bartzelonan, gero Durangoko Plateruenan, abenduak 2, eta gero Holandan barrena ibiliko dira kontzertuak egiten.Durangoko Azokari begira, taldeak aurreko diskografia osoa berrargitaratuko du, eta argitaratu gabeko kanturen bat ere sartuko dute.
Deskartu hemen