Beste astebetez tartetxo honetan Bilbo Hiria irratia bizipoztuko dugu. Gaurkoan Gemarekin arituko gara solasean eta berak kontatu dizkigu ADEMGI elkartearen nondik norakoak. Ademgi irabazi asmorik gabeko elkartea da eta Esklerosi Anizkoitza duten pertsonen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzea helburu du. Horretarako hainbat ekintza antolatzen dituzte ikerketak sustatu eta gaixotasuna gizarteratzeko.
Gaurkoa bezalako egun batean sortu zen New Yorkeko Brooklyn auzoan Lewis Allan Reed (Lou Reed) estatubatuar rock musikari, konposatzaile eta argazkilaria. The Velvet Underground musika-taldea sortu zuen 1964an, John Calerekin batera, baina taldea utzi zuen 1969an, eta bakarlari gisa aurkeztu zuen 1972an Lou Reed diskoa. Urte berean, David Bowiek ekoitzitako […]