Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Azalean, Linguae Vasconum Primitiae, Bernart Etxepareren liburua. Euskaraz inprimatutako zaharrena da, eta joan den larunbatetik Baionako Euskal Museoan ikusgai dago. Horri buruzko erreportaje zabala eskaini diote. Net Hurbil atalean, berriz, Frantziako egoera politikoa aztertu dute. Fondo-fondoko auzia da herrialdea krisi ekonomikoan dagoela, eta hainbat erreforma egin nahi dituztela —besteak beste, pentsio eta erretreten erreformak—. Titularrean azpimarratu dute datu deigarria: Frantziako 75 aberatsenek beren ondarearen %0,3 baino ez dute bideratzen zergetara. Amaitzeko, Amets Arangurenek Aimar Uribesalgo elkarrizketatu du. Umoregilea da, ARGIAko Beranduegi podcasteko hizlaria, naturzalea eta Oñatiko Natur Eskolan lan egiten du.
Deskargatu hemen.