Igarobide ekologikoak ARGIA astekarian

Argia astekariaren berrikusia ekarri digu Gorka Peñagarikanok. Azaleko gaiarekin hasi gara: trantsizio edo igarobide energetikoak. Antza denez, azkenaldian behera egiten ari dira haize-erroten parke berrien proposamenak, eta gaiari buruzko erreportaje sakona landu du Estitxu Eizagirrek. Bigarrenik, Iruñeko proiektu interesgarri bati heldu diogu: Bizikletan Adinik Ez. Helduak bizikletan mugiaraztea du helburu, eta, ahal den neurrian, beste herri eta hiri batzuetara zabaltzeko modukoa izan liteke. Amaitzeko, zinemara begira jarri gara. Laster iritsiko da Aro berria filma, Irati Gorostidiren lehen lan luzea. Arcoiris proiektu historikoaren ingurukoa da, trantsizio garaian kokatua.

Deskargatu hemen. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ASTEBURUKO AGENDA: Ez galdu arren!

ol. Aza 21 , 2025
Asteburuko atarian prest gaude agendarako! Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean, eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Musika, antzerkia, zinema eta kultur ekitaldi ugari izango dira hirian datozen egunotan. Beraz, planik gabe geratzea ez da aukera! https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/251121_agenda_maiteren_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak