STENDHALEN OIHARTZUNAK: “SARA SOTO ETA MARIA LUISA OZAITAREN OIHARTZUNAK”

Gaurkoan haien bizitza osoa edo honen zatirik handiena XX. mendean bizi izan zuten bi konpositoreren inguruan hitz egingo dugu, haien garaian aitzindariak izan zirenak, izan ere, emakumeak izanda ez zen batere ohikoa konposizioa ogibide bezala aukeratzea, emakume musikariak zeuden, abeslariak, pianojole batzuk… baina konpositoreak eta zuzendariak inondik inora ere. Bi emakume konpositore euskaldun aurkeztuko ditugu, eta musikari euskaldunon artean ezagunak ez badira, publiko orokorraren artean are gutxiago. Beraz, has gaitezen haien musika hedatzen. María Luisa Ozaita-rekin (Barakaldo, 1939 – Madril, 2017) hasiko gara. Konpositorea izateaz gain, klabezinista, pianista, musikologoa, orkestra zuzendaria eta irakaslea ere izan zen, musikan euki ahal diren ogibide mota guztietan aritua beraz. Sara Soto-ren (Gorliz, Bizkaia, 1941 – Irun, 1999) inguruan hain zuzen ere. Maria Luis Ozaita betidanik musika “klasikoa” edo akademikoa deitzen zaion horretan aritu bazen kontserbatorioetan ikasketak eginez, Sara Soto orokorrean autodidakta izan zen eta sentsibilitate artistiko handia zuenez musikaz gain pintura, literatura eta poesia bere kontura landu zituen. Harmonia José Antonio Canoura-rekin ikasi zuen eta bere lehenengo obrak “herri-musika” deitzen dugun horren barruan izan ziren. “Ez dok amairu” mugimenduaren eragin handia izan zuen eta Lourdes Iriondo eta Xabier Leterekin harreman estua izan zuen.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Euskararen garapena ezbaian Ipar Euskal Herrian ARGIA astekarian

ol. Aza 28 , 2025
Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin, eta ohikoa denez, azaletik abiatu gara. Euskararen egoerak hartu du gai nagusien lekua. Abenduaren 11n izango da Euskararen Erakunde Publikoaren biltzar nagusia, eta orduan bozkatuko dituzte aurrekontua eta hitzarmen berria. Euskalgintza eta EEP bera bat datoz esatean egungo hizkuntza politika ez dela nahikoa […]

Honekin lotuak