NORBAIT HIL DA HEMEN: 48

Aurreko saioan dantza aipatu genuen eta oraingoan indar handiz ekarri dugu gai hori. Aste honetan gurekin: Jaiotz Osa. Osa Mujika konpainiako dantzari eta koreografoak, bere ibilbidea azaltzeaz gain, musikarekin duen lotura argi utzi digu eta hainbat gomendio ekarri dizkigu. Beharrezkoa duela kontatu digu, istorioak kontatzeko. Emanaldi mota hauetara ohituta ez gauden arren, asko sentiarazteko gai dira, edonor ukitzeko gai. Beraz, irratitik argi zabaldu dugu mezua, animatu antzokietara eta sentitu dantza!

Deskargatu hemenNORBAIT HIL DA HEMEN: 48.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Metrokoadroka kolektiboak "Bi baso bat ur" antzezlana estreinatuko du

az. Ots 18 , 2026
Metrokoadroka kolektiboak Otsailaren 19an estreinatuko dugu BI BASO BAT UR antzezlan berria Galdakaon bertan, Udalbiltzako Geuretik Sortuak proiektuaren barruan. Bakarrizketa bat lau gorputz eta ahotsetan ekarri dute, tratu txarrak gaia hartuta; nola berreskuratu daiteke lapurtutako alaitasuna? Lau pertsona dantzaleku baten erdian. Bakoitzak baso bat ur du eskuan. Lauak guztiz geldi […]

Honekin lotuak