Astelehenean Zirika gunean Hedoi Etxartek Izen baten promesa lana aurkeztuko du, arratsaldeko 19:00etan. Ez-fikziozko lana da , aita hil ondoren sortutako galderetatik abiatu dena. Aita nor izan zen gaztetan? Zer utzi zion semeari? Eta nola berridazten da iragana, hutsuneak eta testigantzak tartean? Horiek guztiak jaso ditu Hedoik: doluaren barruko ahotsa, 70eko hamarkadako militantzien aztarna, eta Aitor Etxarteren inguruan bildu dituen lagun eta kideen testigantzak. Memoriaz, oinordetzaz eta izenek gordetzen duten promesaz hitz egiten du. Bilboko hitzordua aitzakia, tartea hartu dugu idazlearekin berba egiteko.
Deskargatu hemen.

