Asteartero bezala, EHNE sindikatuko kideekin bat egin dugu Bilbo Hiria irratiaren Ibaizabal magazinaren solasaldian. Aste honetan Mikel Kormenzana Europako Batassunak nekazaritza politikaz agertzen duen axolarik ezaz mintzatu zaigu. Bere esanetan, martxa honetan jarraituz gero, nekazari txikiak desagertu egingo dira –baita gure ingurutik ere–, Europako agintariek batere lotsarik gabe industria handien […]
Gaurkoan Gora Japoneko Jon eta Miriam izan dira gurean. Plazaratu berri duten diskoa ezagutu dugu. 2006an bilbo sortu zan taldea rockan eta inprobizazioan du oinarri.Bidehuts sigiluarekin argitaratu dute zortzi kantutako diskoa. Bestetik kukutza gaztetxean datorren astean zirko artista eta malabaristen topaldiak ospatu behar dira. Koblakari taldeko Mikelek jardunaldiak aurkeztu dizkigu. […]
Hilaren 25ean munduko hainbat tokitan ospatuko dutena. Deigarraia da gurean gero eta salaketa gehiago jartzen dutela emakumeek, indarkeria sexista dela kausa (Nafarroan esaterako, aurten 3 egunero). Deiane Arrieta Bizkaiko Koordinakunde Feministako kideak kontatu digunez, lehenik eta behin ondo definitu behar da indarkeria sexista zer den. Egoera ikusita, aipatu Koordinakundeak mundu […]
Greenpeace ekologista taldeak iragan astean Garoñan burututako ekintza oinarri hartuta mintzatu zaigu Iñaki Barcena EHUko irakaslea Garoñako zentral nuklear eta energia honek suposatzen duenari buruz. Halaber, inposatu nahi dizkiguten beste zenbait egitasmo energetiko ere hizpide izan ditu Iñaki lagunak. Guztiak ala guztiak, ahaztu behar ez ditugunak izugarri eragin hadia izan […]
Duela bi aste Bilboko Kafe Antzokian azaro honetako lehen hamabostaldian egongo zena aztertu ondoren, gaurkoan bigarren hamabostaldiaren berri ekarri digu Mikel Urbeltz Kafe Antzokiko Programazioko kideak. Aste honetan, besteak beste, Kirmen Uriberen “New York-Bilbao-New York” eleberriaren aurkezpen musikatua izan dugu, Urbeltzen Dantza Ganbara eta Joe Bonamassaren kontzertua. Asteburuan Hermano Ele […]
Monografiko zinez bitxia prestatu digu Pedro Elias Igartuak aste honetako Soinugelarako: deitura euskalduna –eta, hortaz, jatorri euskalduna– duten kubatar musikarien lanak ekarri dizkigu. Gauzak horrela, Sindo Garay, Eliades Ochoa, Ernesto Lecuona, Omara Portuondo eta Kelvis Ochoaren musika beste behin gogoratzeko aukera izan dugu. Horrezaz gain, beste atal handi batean hainbat […]
Duela hile batzuk Garzonen ekimenak ilusioa (eta zalantza) sortu bazuen ere, epaile mediatikoak alde egin du lana bukatu gabe. Martxelo Alvarez Ahaztuak taldeko kideak kontatu duenez, haiek lanean jarraituko dute gizartean baitute aliatu nagusia 36ko gerraren biktimei zor zaiena lortzeko. Martxelok azpimarratu du Garzonen ekimenaren bitartez lehenbizikoz jarri dela auzitan […]
Gaurko kolaborazioan Jose Rojasek Wikipediaren sinesgarritasun gero eta handiagoaz jardun du. Jakin berri dugunez, Espasa-Calpe entziklopedia komertzialek hainbat eduki kopiatu dizkio hiztzez hitz entziklopedia elektroniko askeari. Bestalde, gorrek telefonoz hitz egin ahal dezaten sistema berezi batez ere mintzatu zaigu Jose , eta bere azken gaia YouTubek aurrerantzean bere zenbait bideotan […]
Neil Young izango dugu lehenengo gonbidatu gisa bere ibilbidea biltzen duen disko bat aurkeztuz, Zura taldea ere egongo da gurean, bere azken diskotik (Kiribil) ateratako kantu birekin. Hauetaz gainera Pinbol taldea ere ekarri dugu, aspaldi entzun gabe genuen disko zoragarria gogoratuz. Beste hainbat musikari eta proposamen ere bildu ditugu gaurko […]
Gaur Fermin Muguruza izan dugu gurekin zuzenean. Aspaldiko laguna dugu FM, eta irratia.com proiektua beti gertutik jarraitu du. Izan ere, gure lehen emankizuna beragaz batera egin genuen 2000ko azaroaren 1an. Gerora ere bisitatu gaitu, zabaldu ditugu bere doinuak, berba egin dugu… eta munduan zehar uhinetatik eta sarean hedatu ditugu kontzeptu […]
