Aste honetako Soinugelan nobedadeak izan dira nagusi. Besteak beste, honako disko hauek entzuteko parada izan dugu: alde batetik, Putumayo etxeak ateratako World Hits izeneko diskotik Peter Toshek eta Mick Jaggerrek abestutako Don´t Look Back kanta entzun dugu; gero, Gotan Project taldearen !Ya basta! diskoa heldu da, horren ondotik, talde horren […]

    Ikasturte berria hasteko lasai… Josh Rouse, Belle and Sebastian, Gravenhurst eta beste disko “zaharrak” (aurreko urtekoak gehienak) entzungo ditugu, Ipar Amerikako sustraietatik egindako musika. Bestetik, Euskal Herrian daukagun harrobitik hiru talde: Sexty Sexers beren Urkamendi Blues diskoarekin, Gariren disko berria (esperantzara kondenatuta) eta Gu ta Gutarrak proiektu berri eta […]

Gaurkoan, Josu Larrinaga EHUko irakasle eta soziologoak Zentral Nuklearrak izan ditu hizpide. Aldaketa klimatikoa aitzikitzat hartuz, nuklearren aldeko diskurtsoa berpiztu duten momentuan, energia mota horrek dituen arazo larriak aipatu ditu Josuk. Hurbilago, Garoñako zentral zaharraren egoera izan du mintzagai, eta bukatzeko, nuklearren aurrean dauden alternatibak jorratu ditu gure solasaldiaren kolaboratzaileak. […]

Azken saioa deskargatzeko HEMEN. Denboraldi/ikasturteko azken saioa ekoiztu dugu. Kubako egoera teknologikoa izan dugu hizpide unibertsitateko irakasle Dani Gutierrez adituarekin. Injeniaria bera, software libre erabiltzaile eta bultzatzailea… hainbat proiekturi buruz mintzatu zaigu. Saioaren bigarren zatian berriz, DLRN taldeko Igor izan dugu. Zarautzen sortu taldea nazioartean bere lekua egiten ari dena. […]

Gaurko Solasaldian, historikoa den Iñaki Barzenak bi gai izan ditu hizpide. Alde batetik, duela bi aste Hondarribian GAIA Plataformak izan zuen eztabaida, Errauskailuen inguruan. Berrehun lagunek parte hartu zuten horretan, Gipuzkoan gaia pil-pilean dabilen momentuan. Bestetik, pasa den larunbateko “Autorik gabeko eguna” komeria dela esan digu Iñakik, politika konkreturik ez […]

Urteroko ohiturari jarraikiz, Bilbo Hiria irratia harremanetan jarri da UEU Udako Euskal Unibertsitateko arduradunekin, erakunde honek udan antolatzen dituen ikastaroen berri luze eta zabala eskaintzekotan. Badira 35 urte UEUk pauso sendoak ematen diharduela euskal unibertsitaterantz eta bere udako ikastaroetan biltzen diren aditu eta jakitunak eta berauek lantzen dituzten gai inportanteak […]

Gaur Tailerrak 2.0 ekimeneko lagunekin izan gara Bilbo Hiria irratian. Asteotan Euskal Herriko hainbat lekutan egingo diren lantegi praktikoak dira hauek, iazko irailean egin ziren EH 2.0 jardunaldien jarraipena. Elkarrizketa entzuteko sakatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/tailerrak/070719tailerrak20.mp3

Bertonek, Bilboko Mahatserriko euskal aldizkaria, 100. alea atera berri du, ekainari dagokiona hain zuzen. Ale berezia da eta ohikoaz gain 100 argazkik osatutako gehigarria ere atera dute, horien bitartez 9 urte luzeko historia islatzeko asmotan. Ohiko alean Koldo Calladori egindako elkarrizketa, Rapa Nui uharteri buruzko erreportaia, Zabalbideko El Refugioren inguruko […]

    Gaurko saioan ez dago hari finkorik, mota askotako musikak bildu ditugu gaurkoan, Hot Chipen musika dantzagarritik hasita Gregor Samsa taldearen rock iluneraino, bitarte horretan Sagarroiren reggae-ska, Aura Urziceanuren Jazz-latin edota Elurretan taldearen pop argitsua topa ditzakezue. Saioa eskargatzeko, egin klik HEMEN. https://bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla070711.mp3