Kontsumoak  aurten jaitsiera nabarmena izan du krisialdiak eraginda eta Gabonetan ere, jaitsiera hori nabaritu egingo dela esan digu Jose Luis Segura Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolamenduko komunikazio arduradunak. Batez beste, EAEn 1.100 euro gastatuko ditu familia bakoitzak, iaz baino %5 gutxiago. Kontuan hartuta gastu hauetan EAE Europako bigarrena dela eta Espainiar […]

Bilboko auzo horren kale nagusietan bideo-kamera begiraleak jartzea erabaki du Bilboko udalak, alderdi horretan ematen diren lege-hauste eta delituak gutxiarazteko. Udalaren ustez, egitasmo honek bat egiten du auzokideen eskariarekin. Arturo Isarzelaia S. Frantziskoko Auzo Elkarteko kideak, kontrakoa pentsatzen du eta Bilbo Zaharra, S. Frantzisko eta Zabalako Koordinakundearekin bat eginez sakondu […]

Urte bi luze daramatza Amagoiak (izatez Durangoko kalekumea) lagunarekin Abadiñon lur-saila alokatu eta bertan ekoizten dituztenetatik bizitzeko erronkan. Laurehun oilok emandako arrautzak, eurek egindako ogia eta solokoak batu eta bezeroari zuzenean saltzen diote. Ekoizpen ekologikoa eta hondakinik eragiten ez duen zikloa itxiz. Lehenago emakumeak landa-eremuan bizi duen egoera kaxkarraren aurrean […]

Miriam Makebaren heriotzaren berri jakin bezain laster, saio berezia eta bikaina prestu digu Pedro Elias Igartuak Hego Afrikako emakume kantari garrantzitsu honi buruz. Kantuen artean, bere biografiako hainbat datu tartekatuz, Miriam Makebaren ibilbide musikala zehatz-mehatz ezagutzeko aukera izan dugu: hasierako urteak Hego Afrikan, Londresko aldia, Estatu Batuetako egonaldia, Ginea Konakrira […]

Lelo horrekin ekintza sorta antolatu du Donostiako AHTren aurkako taldeak. Hilaren 14an hasiko dira afari-merienda. antzerkia eta talde horren aurkezpenarekin. Igandean, azaroaren 16an Mendi martxa egingo dute Martutenetetik Errenteriaraino. Hurrengo asteko astezkenean, 19an, batzarra egingo dute AHT Gelditu! Elkarlanarekin, abenduko mobilizazioak bultzatzeko Donostia mailan. Eta bukatzeko, hilaren 20an “Itoitz hustu […]

LAB sindikatuko Raul Mendez, aipatu liburuaren egileetako bat izan dugu gaurko Solasaldian. Duela ia urte bete, Bilboko Auzo Elkarteen Koordinakundeak, CCOO, LAB eta UGT sindikatuekin, Ekologistak Martxanekin eta teknikari batzuekin Bilboko (eta inguruko) garraio publikoari buruzko Liburu Zuria gauzatzeari ekin zioten eta pasa den astean aurkeztu zuten Burtsa auzoetxean. Lau […]

Urriari dagokion 114. zenbakia komentatu du Zihara Aranbarri, Mahatserriko Berton aldizkariaren zuzendariak. Azalean Aiora Sedano agertzen da, Kukubiltxo antzerki taldearen aktoreari  elkarrizketa luzea egin diotelako. Boluetako Iyengar yoga eskola, Txurdinagako Juan Escudero eskultorea eta Automodelismo zirkuitu berria, Santutxuko Hockey taldea eta Cherry Boppers taldea, Begoñako erromeria eta ohiko atal batzuk […]