Bitxia gaurko saioa, rock iluna gailentzen da ekarri ditugun taldeen artean, beste sonoritate batzuetarako lekua ere dagoen arren, hala nola Sei Urteren musika, disko berria kaleratzeko asmotan dabiltzanak. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Eguna: 2009-03-18
Musikagida 09 Koldo Otamendi etorri da gurera. Musika gida eskuartean, eta 300 mp3 batzen dituzten bi cdrekin. Euskal Herri osoko taldeak biltzen dira gidan, aretoak, gaztetxeak, argazkilariak, tabernak…. Musika panorama librea. Copyleft lizentziapean plazaratutako lana. Interesgarria. Berarekin taldeak ezagutu, kantak entzun eta solasean aritu gara. Gaztesarea.net ekimenaren ekoizpena izan da […]
Etorkinek bereziki pairatzen dituzte krisiaren eraginak, baina Xabier Aierdik kontatu digunez, horiek zenbait abantaila ere badituzte, edonora mugitzeko prest daudela esaterako. “The Financial Times” egunkariak ateratako inkesta baten arabera Erresuma Batuko, Italiako eta espainiar estatuko jende askok, langabe dauden etorkinak herrialde horietatik botatzearen aldeko jarrera agertu dute. Xabierren ustez gauza […]
Komiki munduaren hainbat produktu aztertu ditu Jon Iñaki Artetxek gaurkoan. ELA sindikatuak argitaratutako 15 urteko bildumarekin hasi da Jon Iñaki. Gero, Supermanen lehendabiziko komikia enkantean atera dela eta Watchman pelikula aipatu ditu. Ostiralean Animabasauri Nazioarteko Zinemaldia hasiko dela gogoratu digu eta bukatzeko Zaldieroaren “De Rerum natura” (Berrian egunero agertzen dena) […]
