Pasa den astean Europako Banku Zentralak interes tasa %1´5ean utzi zuen: horrek ekonomian izan ditzakeen eraginak aztertu ditu Luis Guridik. Eta horrekin batera, beste zenbait neurri: dirua inprimatu nahi dutela, esaterako. Guridiren ustez azken bolada honetan hartutako neurriek ez dute eragin handirik izan ekonomian, krisiaren azterketa ondo eginda ez dagoelako. […]

Egunotan New Yorken Aldaketa klimatikoa zalantzan jartzen duten hainbat adituren bilera izan du mintzagai Josu Larrinagak. Eztabaida teorikoak alde batera utzita, Josuk horien atzean dauden ideologia eta interesak azpimarratu ditu; bestetik, deigarria izan da azken momentuan Jose María Aznarrek New Yorkera ez joateko hartutako erabakia. Solasaldiaren bigaren zatian, Bilboko Bolintxun […]