Aste honetako Piperpolis, neguko azkena da. Udaberriaren zain gaude, baina gure hiri hegalarian bada udaberri giroa, usaina eta doinua. Horregatik udaberrirako kontzertuez arituko da saioa. Tartea berezia eskainiko zaio bereziki Xabi Strubellen Zura taldeari (Bilboko kafe antzokian martxoak 26) eta Zanturtzi Zarama talde santurtziarraren itzulera, Zarama Birziklatua izeneko bira (Bilboko […]

Berandu baina azkenean krisialdia heldu da gurera, horra hor langabezia edo EREren hainbat datu frogatzeko. Luis Guridik esan duenez krisia ez dabil espainiar estatuan bezala eta hemen adreiluarena ez da hain eraginkorra, bai aldiz industriarena. Esportazioak ere jaitsi dira krisia orokorra delako eta pobrezia hedatzen ari da sektore desberdin batzuetan. […]

Iñaki Barcenak hiru gai horiek izan ditu mintzagai gaurkoan. Muskizeko Coke plantari buruz, horren aurkako Plataformak herri-galdeketa antolatu du hilaren 22tik 28a bitartean burutzeko. Gainera, plataformatik kanpoko Berme Batzordea eratu da prozesuaren gardentasuna bermatzeko eta prozesua antolatzeko. Bestetik, Iñakik kontatu digunez geldituta dago Garoñako zentral nuklear zaharra: zuzendaritzak luzapena lortu […]